Eduki publikatzailea

Toki Administrazioak guztira 48.000 euro eman dizkie bederatzi udali uholde-arriskuen aurrean jarduteko planak egin ditzaten

La subvención se reparte entre las localidades de Alsasua, Aranguren, Arruazu, Enériz, Izalzu, Liédena, Murchante, Pitillas y Ziordia. Con esta subvención, el Gobierno de Navarra complementa las acciones derivadas al LIFE-IP NAdapta-CC en el área de Agua, en donde ya se están elaborando planes de actuación en otras 17 localidades navarras gracias al proyecto europeo.

12-08-2021


Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bidez, Uholde Arriskuen Aurkako Udal Jarduketa Plana (PAMRI) egiteko diru-laguntzen deialdia ebatzi du. Horren bidez, 48.000 euro eman zaizkie guztira Nafarroako bederatzi udali.

Gaur Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpenak ezarri ditu udaletxe bakoitzari esleitutako zenbatekoak:

  • Aranguren (6.850 euro)
  • Altsasu (6.850 euro)
  • Arruazu (5.057,80 euro)
  • Eneritz (5.459,52 euro)
  • Itzaltzu (5.459,52 euro)
  • Liedena (2.928,20 euro)
  • Murchante (4.733,52 euro)
  • Pitillas (5.659,90 euro)
  • Ziordia (5.057,80 euro).

Udaletxeek plana garatzeko jasotzen duten laguntzaren zenbatekoa kostuaren % 80ra arte iritsi daiteke, onuradun bakoitzeko gehienez 6.850 eurokoa izanik.

Uholde Arriskuen Aurkako Udal Jarduketa Plana (PAMRI) garatzearen helburua da udalerri nafarren uholde arriskua ezagutzea eta tokian tokiko mota honetako behin-behineko larrialdien aurrean informazio, alerta eta jarduketa ezberdinen dispositibo iraunkor eta eguneratu bat  ezartzea, mehatxatutako biztanleria babesteko eta balizko kalteak murriztu edo ekiditeko ahalmenarekin.

PAMRI-ek kontenplatzen dituzten jarduketen artean daude errepidetan uholde arriskua duten tarteak kontrolatu eta seinaleztatzea (batik-bat erretenak dituzten elkarguneak), erretenetako ur mailaren eboluzioa zaintzea edo dagokion arroko udalerriekin eta Operazio Koordinazioko Zentroarekin (CECOP) informazioa trukatzea 112aren bitartez.

Era berean, aipatu planek barne hartzen dituzten beste ekintza batzuk dira uholde arriskua duten eremuak edo sektoreak bereiztea, horiekin bat datozen prebentzio politikak ezartzeko helburuarekin, esaterako, erreten lehor, ibai-ertz, uhar eta abarretan aparkatu edo akanpatzea eragoztea eta arrisku eremuetan kokatutako kanpalekuei arreta berezia ematea.

Era berean, udalerri horietako ibilguetan eboluzio meteorologikoaren, eurien eta ur mailaren jarraipen bat egitea barne hartzen da, baita bere ibilgu hidrografikoan egoera ezagutzea ere. Xede horretarako, planak kuantifikazio plubiometrikoaren eta ibaien edukiera neurtzeko sistema automatikoak hala nola planaren udal arduradunei informazioa igorri ahal izateko moduen mekanismoa (baita alerta meteorologikoak ere) kontenplatuko ditu. Horrez gain, planek arrisku egoeran aurkitzen diren herritarrei informatzeko mekanismoak dakartzate.

Azaroaren 19a baino lehen egin beharko dira

Diru-laguntza jaso ahal dutenen artean daude udal jarduketa planen erredakzioari dagozkien gastu haiek Nafarroako Udaletarako, betiere gastuak egin eta ordaindu badira deialdia argitaratzen den dataren eta 2021eko azaroaren 19 artean, hura barne.

Udalak barne hartuta egon behar dira Uholde Arriskuen Aurkako Udal Jarduketa Plan batekin kontatu behar duten udalen zerrendan, ez dira onuradunak izan behar LIFE NADAPTA proiektu europarretik datozen ekintzen arloan, zein plan horien elaboraziora zuzenduta dauden, ez dute izan behar Udal Jarduketa Plan bat Uholde Arriskuen Aurka eta Diru-Laguntzen 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluak xedatzen dituen eskakizun orokorrak bete behar ditu.