Eduki publikatzailea

LIFE-IP NAdapta-CCk garatutako Hiri Drainatze Jasangarriko Sistema (SUDS) RedSUDS sare nazionalari atxikitzen zaio

Erakundearen helburua Espainian paradigma-aldaketa bultzatzea da, hiri-drainatzearen ikuspegi konbentzionaletik SUDSak ohiko irtenbide gisa txertatuko dituen drainatze baterantz.

15-03-2022


Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) Tuterako campusean  jarritako Hiri-drainatze Jasangarriko Sistema (SUDS, gaztelaniazko siglen arabera),  Navarra de Infraestructuras Locales, S.A (NILSA) sozietate publikoak unibertsitatearekin berarekin batera garatua LIFE-IP NAdapta-CC –ren barruan, RedSUDSari atxikitu zaio duela gutxi. Sare nazional bat da, Espainian paradigma-aldaketa bultzatzeko helburuarekin sortua, hiri-drainatzearen ikuspegi konbentzionaletik SUDSak ohiko irtenbide gisa txertatuko dituen drainatze baterantz.

 

Sareak mapa interaktibo bat du bere webgunean, sare nazionalari lotutako proiektu bakoitza ezagutzeko aukera ematen duena. Hemen kontsulta daiteke.

 

Gainkarga hidraulikoak arintzea eta uholdeak kontrolatzea udal-sareetan

 

Unibertsitateko campuseko aparkalekuan instalatutako sistemari esker, gainkarga hidraulikoak arindu eta uholdeak kontrola daitezke udal-sareetan, euri-ura sortzen den tokian kudeatuz, horretarako egokitutako azaleren bidez lurrean iragazten utziz, herrietako hodietara artifizialki bideratu gabe.

 

Era berean, isurketen sarrera atzeratzen du estolderiaren udal-sareetan, emari ugari bat dosifikatuz, hala nola ekaitz handi bat edo ur-etorbide handi bat. Proiektuaren emaitzak hemen kontsulta daitezke.