Eduki publikatzailea

‘Larrialdi klimatikoa: egokitzapena klima-aldaketari aurre egiteko tresna eraginkor gisa’ kurtsoaren zazpigarren jardunaldiak azpiegituren egokitzapena jorratuko du

Bihar, asteartea, izango den hitzorduan, eraikitako ingurunearen egokitzapena, lankidetza publiko pribatuarekin finantzatutako azpiegitura berdeak eta LIFE Vía de la Plata proiektuaren adibidea izango dira hizpide.

30-01-2023


Bihar, urtarrilak 31 asteartea, ‘Larrialdi klimatikoa: egokitzapena klima-aldaketari aurre egiteko tresna eraginkor gisa’ ikastaroaren zazpigarren jardunaldia ospatuko da. ‘Azpiegituren egokitzapena’ izenburupean, ikastaroak hiru hitzaldi izango ditu oraingoan: Eraikitako ingurunea eta azpiegiturak egokitzea; LIFE Vía de la Plata proiektua; eta lankidetza publiko eta pribatuaren bitartez finantzatutako klima-aldaketara egokitzeko azpiegitura berdeei buruzko higurarren hitzaldi bat.

Unibertsitatea zabaltzeko ikastaroa doakoa da, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiaren (LIFE-IP NAdapta-CCren bidez), Meteorologiako Estatu Agentziaren (AEMET) Nafarroako Ordezkaritzaren eta Tuterako Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren (UNED) arteko lankidetza-hitzarmenaren emaitza.

Prestakuntzak mila pertsona baino gehiago ditu izena emanda, eta 2023ko apirilaren 18ra arte luzatuko da; 20 eskola-ordu izango ditu, hamaika saiotan banatuta, 18:00etatik 20:00etara iraungo dutenak, eta unibertsitate-kreditu batean balioetsita dago. Saio horien helburu orokorra ikasleei klima-aldaketaren arloko oinarrizko ezagutzak ematea da.

Nahi duten eta oraindik izena eman ez duten pertsonek doan egin dezakete esteka honetan:  

Online matrikula

 

Hizlariak

Prestakuntzaren zazpigarren jardunaldi hau bihar izango da, eta honako hiru pertsona hauek izango dira hizlari:

  • Beatriz San Martín Zaragüeta, Navarra de Suelo y Vivienda-ko (NASUVINSAko) LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren arduraduna eta arkitektoa.

 

  • Beatriz Diosdado Calvo, LIFE Vía de la Plata proiektuaren koordinatzailea. Salamancako Udaleko arkitektoa.

 

  • Román Andrés Bondía, Arkitekto urbanista eta IoT masterra. LIFE Vía de la Plata proiektua.

 

  • Marta Reguilón del Monte, LIFE CituAdap3 proiektuko teknikaria. Aholkularia EuroVértice Consultores-eko Ingurumen Sailean.

Biharko egitaraua:

 

7. saioa “Azpiegituren egokitzapena”

18:00etatik 20:00etara.

 

Eraikitako ingurunea eta azpiegiturak egokitzea - Beatriz San Martín

LIFE Vía de la Plata proiektua - Beatriz Diosdado y Román Andrés

Klima-aldaketara egokitzeko azpiegitura berdeak, lankidetza publiko eta pribatuaren bitartez finantzatuak - Marta Reguilón