Eduki publikatzailea

LIFE-IP NAdapta-CC proiektuak EBko Aste Berdeari-EU Green Week lotutako ekitaldi batean parte hartuko du maiatzaren 31n

Ekitaldian zehar, uraren arloan klima-aldaketara egokitzearekin lotutako jardunbide egokiak azalduko dira, GAN-NIKek eta NILSAk eginak.

28-05-2024


Klima Aldaketaren Bulego Zerbitzuak onartu egin du Nafarroako Gobernuaren Ordezkaritzak EBren Aste Berdeari-EU Green Week lotutako ekitaldi batean parte hartzeko egindako gonbidapena.

Ordezkaritza honek antolatutako jardunaldiaren helburua da klima-aldaketaren eta uraren erresilientziaren arloan eskualdeetako hainbat gobernuk duten politikari eta ekintzei buruzko ikuspegi orokorra ematea. Nafarroaren parte-hartzeaz gain, Nouvelle-Akitaine (Frantzia) eta Oldenburg - Saxonia Beherea (Alemania) eskualdeena ere aurreikusita dago.

Nafarroak bi esku-hartze izango ditu. Lehenengoan, GAN – NIK (Gestión Ambiental de Navarra – Nafarroako Ingurumen Kudeaketa) erakundeko Javier Loizuk LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren barruan uholdeei aurre egiteko autobabes-planak sustatzearen arloan lortutako emaitza onak azalduko ditu. Proiektu horren bidez, Nafarroak klima-aldaketara osorik egokitzeko estrategia bat garatzen du, 2017an hasi eta 2025ean amaituko dena.

Bigarrenean, NILSAko Jairo Gomezek uraren hiri-zikloan digitalizazioak duen garrantziaz hitz egingo du, udalentzat funtsezko pieza baita, Nafarroako zenbait eremuk, bereziki biztanle gutxiko landa-eremuek, beren hiri-zikloetan % 60tik gorako ur-galerak baitituzte, horrek dakarren kostu ekonomiko handiarekin. Digitalizazioaren bidez, udalerri txiki eta ertainetako sareetan galerak murrizten, uraren kontsumoan aurrezten eta/edo hornidura-bermea handitzen lagun dezaketen ekipoak eta kontagailu digital elektrikoak instalatzen dira, klima-aldaketaren testuinguruan kontuan hartu beharreko neurriak. Jarduera horietako batzuk LIFE-IP NAdapta-CC proiektuan ere garatu dira.

Online jardunaldi honen programa erabat ingelesez transmitituko da. Esteka honetan informazio guztia kontsultatu ahal izango da.

Programa

1 saioa: 2024ko maiatzaren 31n, ostirala, 11: 00etan.

11:00   Sarrera

 

Ana Ollo, Memoriaren, Kanpo Harremanen eta Eusko Jaurlaritzaren kontseilaria, Nafarroako Gobernua

 

11:10 Eskualdeen arteko jardunbide egokien truquea

 

-Uholde arriskuaren tokiko kudeaketa Nafarroan. LIFE-IP Nadapta-CC, Javier Loizu, GAN-NIK, Nafarroa

-Uholde arriskuaren tokiko kudeaketa Nafarroan. LIFE-IP Nadapta-CC, Javier Loizu, GAN-NIK, Nafarroa.

 

-NBRACER, naturan oinarritutako soluzioak dituen proiektu europarra, Yohana Cabaret, Nouvelle-Aquitaine.

 

-Euri-uraren erabilera optimizatzeko tokiko ekintza pilotua, Daniel Gerdes, proiektuen zuzendaria, OOVW, Oldenburgeko uraren kudeaketarako eskualdeko agentzia.

 

-Uraren hiri-zikloaren digitalizazioa, Jairo Gómez, NILSA, Nafarroa.

 

12:00 Eztabaida eta galderak

 

12:05 Jardunbide egokien laburpena eta itxiera

 

Silvia Ojer, Proiektu Europarren Bulegoko zuzendaria, Nafarroako Gobernua

 

Moderatzailea: María Montero, Nafarroako Ordezkaritza EBn

 

LIFE-IP NAdapta-CC proiektuari buruzko informazio guztia jakin nahi baduzu, albisteen hileroko buletinean harpidetu zaitezke formulario hau betez.