Eduki publikatzailea

LIFE-IP NAdapta-CCk bere Komunikazio Batzordearen bilera egin du

Saioan kontzientziazioaren, sentsibilizazioaren eta emaitzen dibulgazioaren arloarekin lotutako hainbat gai jorratu dira.

27-01-2023


LIFE-IP NAdapta-CC proiektuak bilera bat egin du berriki bere Komunikazio Batzordearekin, komunikazio-ekintzekin lotutako hainbat puntu jorratzeko

Joan den asteazkenean Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko Areto Nagusian egin den bilkuran parte hartu dute arlo bakoitzeko arduradunek, erakunde kideetako komunikazio-arduradunek eta proiektuan parte hartzen duten teknikariek, koordinazio-taldearekin batera.

Gai garrantzitsuenen artean, honako hauek nabarmendu dira: 2023an OPEN DAYS batzuk antolatzea edo partzuergoaren plangintza egitea, urtean zehar eta 3. fasea amaitu aurretik garatu beharreko ekitaldi, prestakuntza eta bestelako konpromisoei dagokienez.

Era berean, web-orriaren bidez ezarritako jardueraren balantze bat aurkeztu da, zenbait hobekuntzarekin eta informazio eta eduki berriak gehitzearekin batera, baita proiektuaren sare sozialetako jarduera ere.

Azkenik, dibulgazio-jarduerei eta jada egindako ekitaldiei dagokienez, EGOKITZAPENA erakusketaren lagapenak eragin duen harrera ona nabarmendu da, bereziki ikastetxeei dagokienez, eta azken hilabeteotan publiko gazte eta desberdin batengana iristea ahalbidetu dute. Gainera, Alkatetza Itunaren Topaketa Nazionala Nafarroako hiriburuan egin ahal izana ere positibotzat jo da.