Eduki publikatzailea

LIFE-IP NAdapta-CC proiektua aurkeztu da Maria Ana Sanz LHIn, INIZIA Astearen barruan

Estrella Miqueleiz, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko (ISPLN) eta Osasun arloko arduraduna, LIFE-IP NAdapta-CCn, izan zen aurkezpenaren arduraduna.

04-01-2023


LIFE-IP NAdapta-CC proiektua joan den asteazkenean, 2022ko abenduaren 21ean, aurkeztu zen Iruñeko Maria Ana Sanz Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuan, INIZIA Astearen barruan.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua (ISPLN), LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren esparruan, zaintza- eta jarraipen-sistema berriak ezartzen ari dira klima-aldaketak giza osasunean hainbat eremutan duen eragina eta ondorioak aztertzeko. Horietako bat tenperatura altuak dira, bai gizartean oro har, bai bereziki lan-eremuan.

ISPLNren beraren eta AEMETen Nafarroako ordezkaritzaren arteko lankidetzari esker, ikastetxe horretako ikasleek proiektu bat garatuko dute: kanpoko lanean bero-kolpeak prebenitzeko app bat. Erronka berritzaile hori Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak INIZIA programaren esparruan aurkeztutako hamasei ekintzailetza-proiektuetako bat da.

Zer da INIZIA programa?

INIZIA da Nafarroan Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren Ekintzailetza Gelen Plana eta Europako zuzentarauak aplikatzea eta garatzea, ‘Lanbide Heziketaren Modernizazioa’ izeneko 20. osagaian, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren planen esparruan kokatuta.

Programa honi buruzko informazio guztia Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuan kontsulta daiteke.

 

LIFE-IP NAdapta-CC proiektuari buruzko gaurkotasun guztia ezagutu nahi baduzu, hileroko albiste-buletinera harpidetu zaitezke formulario hau betez.