Eduki publikatzailea

LIFE-IP NAdapta-CCk Alkatetza Itunaren Practitioners’ Group-en bileran parte hartu du Bruselan

Lursarea – Nasuvinsa bileran izan zen, Nafarroako Gobernuaren Ingurumenarekin batera finantzatzen den tokiko ekintza klimatikoarekin lotutako ekintzen esparruan.

30-05-2023


Alkatetzen Itunaren Bulegoak bilera bat antolatu zuen maiatzaren 11n Klimaren eta Energia Jasangarriaren aldeko Ekintza Planak (PACES) garatzeko ardura duten erakunde eta hiriekin. Jardunaldia Bruselan izan zen, Eurocities bulegoan, eta Europako Batzordeko (DG Klima eta DG Energia), Joint Research Centreko (JRC), Alkatetzen Itunaren Bulegoko (CoMO) eta Itunaren erakunde arduradunetako ordezkariak bildu zituen, besteak beste, Bartzelonakoa (Bartzelonako Diputazioa), Dublinekoa (Dublingo Energia Agentzia), Ziprekoa (Zipreko Energia Agentzia), Modenakoa (Sviluppoko Agentzia), Bulgariakoa, Kroaziakoa, Florentziakoa, Polonikoan eta Belgikakoa (Flandes).

Bileran PACESen jarraipen- eta reporting-esparruaren proposamen sinplifikatu berria landu zen. Itunaren Bulegoak adierazi zuen garrantzitsua dela esparru bateratu hori izatea Alkatetzen Ituna sinatu duten udalerri guztientzat, baina, aldi berean, Estatuko eta/edo eskualdeko esparruekin koordinatzea eta bat egitea. Horrela, inpaktua monitorizatu, isurien joerak modelizatu eta politiken garapena aztertu ahal izango da, udalerriek bere klima-planak ezartzeko egiten duten ahalegina aintzat hartu ahal izateko.

Ildo horretan, Alkatetzen Itunaren ekimena Estatuko eta eskualdeetako politikekin bat egiteko beharra azpimarratu zen. Nafarroaren kasuan, Klima-aldaketari eta Trantsizio-energetikoari buruzko Foru Legeak, 19. Artikuluan, ezartzen du 5.000 biztanletik gorako udalerriek Klimaren eta Energia Jasangarriaren aldeko Ekintza Planak onartuko dituztela, Europako metodologiaren arabera.

Hala ere, Nafarroa handinahiena izan da artikulu hau betetzeari dagokionez, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak koordinatzen duen LIFE-IP NAdapta-CC proiektu europarrari esker. Proiektu horren ekintzen artean dago Klimaren eta Energia Jasangarriaren aldeko Ekintza Planak (PACES) bultzatzea. Une honetan, 206 dira Alkatetzen Itunaren ekimenarekin konprometituta dauden Nafarroako udalak, eta Lursarea - Nafarroako Lurralde eta Jasangarritasun Agentziak ematen die laguntza teknikoa. Agentzia hori Nasuvinsa enpresa publikoaren unitate teknikoa da, eta Ingurumenerako tokiko ekintza klimatikoa bultzatzen du Europako proiektuaren esparruan. Nafarroako Alkatetzen Itunaren ekimena bultzatu zenetik 154 udalerrietako PACESak egin dira, eta gaur egun beste 47etakoak idazten ari dira.

Amaitzeko, Itunaren Bulegoak bere komunikazioa hobetzea xede hartu zuen. Eta saiatu nahi du udal-arduradunentzako eta, oro har, herritarrentzako mezu eta helburu ukigarriak zabaltzea.