Eduki publikatzailea

LIFE-IP NAdapta-CCren eta jarraipen-adierazleen atariaren aurkezpena ‘The Eurocities podcast’-en

Podcast europarraren azken kapituluan teledetekzio-teknologietan eta IGSetan sakondu zen, eta Nasuvinsak garatutako online tresnaren funtzionamendua azaldu zen.

16-03-2023


LIFE-IP NAdapta-CC, Nasuvinsa kidearen bitartez, ‘The Eurocities podcast’-aren azken kapituluaren, martxoaren 7koaren, gai nagusia izan da. ‘Covenant of Mayors episode 3 - Assessing adaptation/Alkatetzeen Ituna 3. atala - Egokitzapenaren ebaluazioa' izena du eta hemen entzun dezakezu.

 

Ion Sola Torralbak, Nasuvinsako proiektu-teknikariak, 45 minutu baino gehiagoz azaldu du proiektu integratua eta zein diren klima-aldaketaren jarraipenerako adierazleak LIFE-IP Nadapta-CCn.

 

Programaren lehen zatian, teledetekzio-teknologietan eta informazio geografikoko sistemetan (IGS) sakondu zen, eta, bigarren zatian, Nafarroan proiektu integratuarekin eta, bereziki, monitorizazio-ekintzen barruan gizarte publikoak garatu duen klima-aldaketaren ondorioen jarraipenerako adierazleen atariarekin egiten den lanean xehetasun gehiago eman ziren. Monitorizazio-ekintza horien helburua da erabakiak azkar hartzeko prozesuak ahalbidetuko dituzten kontrol- eta alerta-sistemak ezartzea.

 

110 adierazle baino gehiago

 

Elkarrizketan zehar, Ion Solak azaldu du atarian 114 adierazle zehaztu eta kalkulatu direla arlo desberdinetan: ura, basoak, nekazaritza eta abeltzaintza, azpiegiturak eta Nafarroako lurralde plangintza eta osasuna, modu koordinatu eta adostu batean.

 

Baita zehaztu du online tresnak informazio guztia era metodiko eta bisual batean biltzen duela, lau helburutan oinarrituta:

  • Arriskua edo mehatxua ezaugarritzea (aldagai klimatikoak).

  • Esposizioa eta kalteberatasuna ezaugarritzea.

  • Lotutako inpaktuak monitorizatzea.

  • Eta egokitzapen-neurriak aplikatzea.

LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren gaurkotasun osoa ezagutu nahi baduzu, hileroko albiste-buletinera harpidetu zaitezke formulario honen bitartez.