Eduki publikatzailea

INFONA 2022 Planak arrisku handiko 85 herri identifikatu ditu, eta suteen kontrako udal-planak izan beharko dituzte

Gaur Babes Zibileko Batzordeak homologatu du, eta, uholde-arriskua dela-eta, 6 herritako udal-planak ere berretsi ditu

12-11-2022


Gaur eguerdian bildu da Babes Zibileko XVII. Batzordea, eta, bertan, Nafarroako Baso Suteen gaineko Larrialdietako Babes Zibilaren Plan Berezia (INFONA) homologatu dute, Foru Komunitatean 1999az geroztik indarrean den sute-plana eguneratzen duena. INFONA 2022 Plan berriaren bidez, pertsonak eta ondasunak babestu nahi dira ikuspegi proaktiboarekin,  herri-guneetan eta oinarrizko azpiegituretan suteen eragina murrizte aldera.