Eduki publikatzailea

Irujo kontseilariak energia erkidegoen zeregina nabarmendu du herritarrak eredu energetikoaren erdigunean jartzeko

Energiaren Herritarren Komunitateen I. Topaketa inauguratu du, sinergiak sortzea eta mota horretako erakundeen artean esperientziak partekatzea helburu dueña

27-11-2022


Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak Energiaren Herritarren Komunitateen I. Topaketaren irekieran parte hartu du gaur goizean, eta erakunde horiek herritarrak eredu energetikoaren erdigunean jartzeko duten garrantzia azpimarratu du. Ekitaldia Arbizuko Eco-Kanpinean egin da, eta Nafarroa osoko 20 komunitate energetiko ingururen ordezkariek parte hartu dute.