Eduki publikatzailea

Osasun Publikoak Nafarroa osoan datozen egunetarako aurreikusitako bero handiaren aurrean eguzkitik babestea eta ongi hidratatzea gomendatzen du

Alerta laranja aktibatu larunbatera arte gutxienez 40 °C-tik gorako maximoak eta 19 °C-tik gorako minimoak espero baitira

10-08-2022


ENafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (ISPLN/NOPLOI) alerta laranja aktibatu du tenperatura altuengatik eta osasunagatik Foru Erkidego osoan, aurreikuspen meteorologikoen arabera, 40 °C-tik gorako maximoak eta 19 °C-tik gorako minimoak espero baitira. Hala, Osasun Publikoak bero biziaren aurkako prebentzioaren garrantziaz ohartarazten du. Estatuko Meteorologia Agentziaren (AEMET) eta Osasun Ministerioaren aurreikuspenen arabera, datozen lau egunetan, Ebroko Erriberan eta Nafarroako gainerako lurraldeetan ezarritako atalaseak gaindituko dira 36ºC-tik gorako maximoekin eta, aldi berean, 18ºC-tik gorako minimoekin.