
Osasun Departamentuak tenperatura altuen aurrean adineko pertsonak eta zaurgarriak babestea garrantzitsua dela azpimarratzen du
Ongi hidratatu eta freskatu, eta egun erdiko orduetan zein bero handienekoetan ez ateratzea dira NOPLOIren gomendio nagusietako batzuk
22-07-2022
Populazio hori gehiegizko beroarekiko sentikorragoa da, bero sentsazioa eta, beraz, babesteko gaitasuna murritzagoak ditu; baita egarriaren pertzepzioa eta izerditzeko eta basodilatatzeko gaitasuna ere urrituta ditu. Arrazoi haengatik, pertsona horien osasunak okerrera egin dezake, bereziki, gaixotasun kroniko batzuk (mellitus diabetea, obesitate morbidoa...), gaixotasun kardiobaskularrak, arnasketakoak eta mentalak (dementziak, parkinsona, alzheimerra...) dituztenen artean edo horiei dagozkien tratamenduak izanez gero.