
INTIAk behe-mendiko laborantza estentsiboei buruzko jardunaldia antolatu du LIFE-IP NAdapta-CCko OPEN DAYSak direla kausa
Datorren ekainaren 1ean izango da, sozietate publikoak Orkoienen duen lursail esperimentalean.
25-05-2023
‘Behe mendiko laborantza estentsiboak III’ jardunaldia, INTIAk antolatua LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren OPEN DAYS 2023 ekitaldien barruan, ekainaren 1ean izango da, sozietate publikoak Orkoienen duen finka esperimentalean.
10: 00etatik 13: 00etara izango da eta bi entsegu mota ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek: zereal eta lekadun barietateak. Bi saiakuntza horiek LIFE-IP NAdapta-CCren C4.3 ekintzaren parte dira. Ekintza horiek landare-materiala klima-aldaketara egokitzea du ardatz. Orain arteko emaitzarik nabarmenetako bat bertako haziak biltzeko lana izan da, baita Nafarroako tokiko barietateen gida argitaratzea ere.
Izen-emateak maiatzaren 29ra arte egin daitezke formulario honen bidez edo 948 013 058 telefonoan.
Jardunaldiaren egitaraua
10:00 Bertaratuei harrera Orkoiengo lursail esperimentalean.
10:15 LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren aurkezpena. Isaias Bautista (Nafarroako Gobernua)
10:30 Entseguetara bisita. Lucía Sánchez eta Jesús Goñi (INTIA)
Zereal barietateen saiakuntzen bisita. C4.3 ekintza LIFE-IP NAdapta-CC
Lekadun barietateen saiakuntzen bisita. C4.3 ekintza LIFE-IP NAdapta-CC
13:00 Jardunaldiaren amaiera