
Nafarroako Gobernuak Toki Entitateak bildu ditu INFONA 2022 Planaren berritasunak helarazteko
Gobernuak baso-suteen aurrean autobabes-plan bat behar duten udalerriei laguntza eskainiko die
18-11-2022
Nafarroako Gobernuak xehetasunez aurkeztu du gaur goizean INFONA 2022 Plana (Nafarroako Baso Suteen ondoriozko Larrialdietarako Babes Zibileko Plan Berezia). Autobabeserako udal-plana behar duten arrisku handiko eremuetan dauden toki-entitateek hartu dute parte aurkezpen ekitaldian.