Eduki publikatzailea

NOPLOIak tigre eltxoari buruzko informazio-liburuxka bat argitaratu du

LIFE-IP NAdapta-CC proiektu europar integratuaren C.5 Osasuna Ekintzaren barruan dago.

20-12-2021


Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI), Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuaren mendeko erakundea eta LIFE-IP NAdapta-CC proiektuko kideetako bat, tigre eltxoari buruzko informazio-liburuxka batzuk egin ditu.

Dibulgazio-material horiek argitaratzea doako ezagutza-tresna bat da eta herritarren eskura dago, klima-aldaketaren ondorioz sortzen ari den arazoari aurre egiteko beharrezkoak diren prebentzio-neurriak ezagutu, ikasi eta aplikatu ahal izan ditzaten.

 Liburuxkak esteka hauetan deskarga daitezke:

Tigre eltxoa, gaixotasun transmititzaile potentziala

Bere izen zientifikoa Aedes albopictus den arren, "tigre eltxoa" esaten zaiona espezie exotiko inbaditzaile handienetako bat da. Hegan egiteko autonomia gutxi duen eltxoa da, eguneko ohiturak dituena, eta emeek arrautza ugari erruten dituzte ontzi eta instalazio ezberdinetako ur-mailaren gainetik. Eltxo arruntak baino txikiagoak dira eta marra atigratu bereizgarriak dituzte.

Intsektu horiek eramandako gaixotasunak kutsatzeko duten arriskua ebaluatzeko eta behar diren prebentzio-neurriak hartzeko garrantzitsua da intsektu horiek gure artean egon daitezkeela jakitea; horregatik, garrantzitsua da zure familia-medikuarengana jotzea, ohi baino mingarriagoak diren mokokada-erreakzioen aurrean.

Gainera, herritarrak kontzientziatzea funtsezkoa da espeziearen ugalketa saihesteko, bai eremu publikoan, bai pribatuan, batez ere hiriguneetan bizi baitira, ur geldia duten ontzietan hazten baitira.

LIFE-IP NAdapta-CCren barruko ekintza bat

Klima-aldaketara egokitzeko LIFE-IP NAdapta-CC proiektu europar integratuaren barruan, eltxo horrek osasun publikorako duen garrantzia dela-eta, hainbat gaixotasunen bektore potentziala delako, C.5 Osasuna eremuko ekintzen parte da.