Eduki publikatzailea

NILSAk Nafarroan hiri-drainatze jasangarriko sistemen (HDJS) diseinurako oinarrizko aholkuei buruzko tailerra antolatu du, LIFE-IP NAdapta-CCren OPEN DAYS 2023 direla-eta

Hitzordua apirilaren 20an, osteguna, izango da, 8:45etatik aurrera NUPen.

13-04-2023


NILSA sozietate publikoak Nafarroan hiri-drainatze jasangarriko sistemak diseinatzeko oinarrizko gomendioei buruzko tailerra antolatu du apirilaren 20an, osteguna, LIFE-IP NAdapta-CCren OPEN DAYS 2023 direla-eta, eta NUPeko Tokiko Iraunkortasun Katedraren esparruan. Hitzordua ostegunean, apirilaren 20an, izango da Nicolas Garcia de los Salmones aretoan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Los Olivos eraikinean.

OPEN DAYSen helburua da LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren esparruan Nafarroan klima-aldaketara egokitzeko garatzen diren neurriei buruzko informazioa ematea. Lehenengo jardunaldi honetan, NILSAk 2023ko otsailean argitaratu zuen HDJS gidaren edukiak azalduko dira: hiri-drainatze jasangarriko sistema motak edo HDJSak egokitzeko tresna gisa ezagutzeko aukera ematen duen gida bat, toki-erakundeentzat erabilgarria izan daitekeena.

Izen-ematea hemen egin daiteke. Gainera, hitzaldiak Youtuben emango dira.

Jardunaldia Fernando Mendoza NILSAko zuzendari gerenteak irekiko du, eta Sara Peralesek “Nafarroako hiri-drainatze jasangarriko sistemen (HDJS) diseinurako oinarrizko aholkuak” gida aurkeztuko du. Etenaldi baten ondoren, ariketa praktiko batzuk egingo dira eta proposamenak bateratuko dira, HDJSen ezarpenari buruzko hausnarketei bide eman aurretik.

Jardunaldiaren egitaraua

8:45 - 9:00. Erregistroa eta ongietorria.

9:00 - 9:15. Irekiera. Fernando Mendoza, NILSAko zuzendari gerentea.

9:15 - 10:30. Gidaren aurkezpena. Sara Perales, Green Blue Management S.L.

10:30 - 11:00. Atsedenaldia.

11:00 - 12:30. Ariketa praktikoak taldeka.

12:30 – 13:15. Proposamenak bateratzea.

13:15 - 13:45. HDJSen ezarpenari buruzko hausnarketak.

13:45 - 14:00. Itxiera. NUP.