Eduki publikatzailea

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak Klimaren eta Energia Iraunkorraren aldeko ekintza plan edo estrategia bat garatu duten Nafarroako 156 tokiko erakundeak aintzatetsiko ditu

LIFE-IP NAdapta-CCrekin batera antolatutako ekitaldia bihar asteartea, otsailak 14, izango da Baluarten, ‘Nafarroa Klimaren alde’ lelopean.

13-02-2023


Bihar, asteartea, otsailak 14, "Nafarroa Klimaren alde” lelopean, jardunaldi bat egingo da Baluarten, Klimaren eta Energia Iraunkorraren aldeko tokiko ekintza plan edo estrategia bat garatu duten tokiko erakundeei aitorpena egiteko.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak eta LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren taldeak antolatu dute ekitaldi hau, proiektu honi esker Klimaren eta Energia Iraunkorraren aldeko Ekintza Plan (KEIEP) bat garatu duten Nafarroako 156 tokiko erakundeak aintzatesteko, baita modu independentean egin duten beste bi udal ere.

Ekitaldian hainbat udalerritan martxan jarri dituzten ekintza planen adibide zehatzak jarriko dira, eta plan horiek ingurumenean duten eragin onuragarriaz hitz egingo da.