Eduki publikatzailea

Nafarroak energia aurrezteko neurriak helarazi dizkio Gobernu Zentralari, deskarbonizazio-planak egiteko, autokontsumoa sustatzeko eta enpresa intentsiboei zuzeneko laguntzak emateko

Gainera, ete eta enpresa handientzako enpresa-inbertsiorako laguntzei dagokienez, energia-eraginkortasunean eta –aurrezpenean aurrekontua handitzea proposatu du

16-09-2022


Nafarroako Gobernuak energia aurrezteko neurriak proposatu berri dizkio Gobernu Zentralari; hala nola, deskarbonizazio-planak egitea, autokontsumoa sustatzea eta enpresa intentsiboei zuzeneko laguntzak ematea. Horrez gain, enpresa txiki eta ertain eta enpresa handientzako enpresa-inbertsiorako laguntzetarako aurrekontua handitzea eskatu du, energia-eraginkortasunari eta –aurrezpenari dagokienean.

Neurri hauek eta beste batzuk joan den abuztuaren 9an energiaren presioen gorakadari aurre egite aldera ospatutako Energiaren Konferentzia Sektorialetik eratortzen dira, eta bere ondorioek Espainiako Gobernua Europar Batasunera eramango dute.

Hain zuzen helburu honekin, EBk udaberri amaieran RePowerEU berri bat onartu zuen, alegia energia aurreztu, energia garbia ekoitzi eta energia hornikuntzak dibertsifikatzeko plan bat. Neurri proposatuak hiru ataletan banatzen dira: energia garbia, industria garbia eta energiaren aurrezkia.

Komunitate-galdaren etxeetako bezeroentzako tarifa arautuaren proposamena

Bestalde, Nafarroako Gobernuak azaroak 18ko 1699/2011 Errege Dekretuaren araudian aldaketak proposatu ditu, estaldura berean bi instalazio independenterekin kontatzera heltzeko, eta abuztuaren 3ko 949/2011 Errege Dekretuarena ere bai; zeren honi jarraiki, hirugarrenak gas instalaziotara sartzea arautzen da eta gas naturalaren sektorean sistema ekonomiko integratu bat ezartzen da, urteko 50.000 kWh baino gehiago kontsumitzen duten etxeko bezeroentzat tarifa arautua aplikatzea ahalbidetuz, hain zuzen komunitate-galdaretako jabe-erkidegoetan.

Bestalde, energia eraginkorrerako aurrezki praktika egokiak barreiatzea ere eskatu du, horien hedapenerako komunikazio kanalen sorrera barne.

Foru Exekutiboa jabetzen da neurri hauek guztiek partaidetza publiko-pribatuaren prozesu batekin kontatu behar dutenaz, horregatik industria-sektore intentsibo eta ez intentsibo ezberdinak, industria berdea, banatzaileak, garraioa eta energia-sareak, gune teknologikoak arloetako ordezkariak biltzeko Industria Foro baten sorrera iradoki da.

Gainera, Nafarroako Gobernuak autonomia erkidegoekin laneko talde tekniko bat abian jartzekotan dabil energia berriztagarrien proiektuak bideratzeko aukerari helduz, xedea izanik irizpide homogeneoak finkatzea eta zailtasunen gaineko bateratze-lana egitea.

Energia aurrezteko neurri horiek Nafarroako ezaugarri berezietan oinarritzen dira, eta HCCN-KLINA Nafarroako Klima Aldaketaren Ibilbide Orrian ezarritako helburuak betetzen laguntzen dute.