Eduki publikatzailea

Navarra Agraria aldizkariak LIFE-IP NAdapta-CCn egindako ureztatze-saiakuntzei buruzko artikulu bat argitaratu du

Hainbat laboretan ureztatze defizitarioko estrategiak erabiliz egindako saiakuntzetan lortutako emaitzak jasotzen ditu testuak.

07-01-2022


Life-IP NAdapta-CC proiektuaren helburua Nafarroako Foru Erkidegoa klima-aldaketaren ondorioetara egokitzea da. Proiektu multisektorial eta estrategikoa da, Nafarroako Klima Aldaketaren Ibilbide Orriaren (HCCN-KLINa) helburuekin duen loturagatik. Helburu hori bultzatu nahi du ekintzak garatuz, helburu hori Foru Gobernuaren politika guztietan sartuz eta neurriak garatzeko funtsak mugituz.

NEKAZARITZA arloan garatutako ekintzetako bat ura nekazaritza-baliabide gisa zuzen erabiltzera bideratuta dago, egokitzapen-kudeaketaren bidez. Testuinguru horretan, Nekazaritzako Elikagaien Teknologia eta Azpiegituren Nafarroako Institutuan (INTIA) hainbat saiakuntza egiten ari dira 2018tik, ureztatzeko uraren erabileraren eraginkortasuna areagotzeko helburuarekin.

INTIA sozietate publikoko teknikaria den Marta Goñi Labatek egindako artikulu honetan, hainbat laboretan ureztatze defizitarioko estrategiak erabiliz egindako saiakuntzetan lortutako emaitzak aurkezten dira. Dokumentu osoa Navarra Agraria aldizkariaren 249. zenbakian (2021eko azaro-abendua) kontsulta daiteke.

Jardunbide egoki horiek gero eta garrantzi handiagoa dute, Nafarroako Ingurumen Kudeaketa (GAN-NIK) sozietate publikoak URAren eremuan koordinatutako azterlan bat argitaratu berri baita, eta etorkizunean ur-baliabideak murriztea aurreikusten baita.