Eduki publikatzailea

Navarra Agraria aldizkariak Abisu Estazioari buruzko artikulu bat argitaratu du

INTIAk tresna hau hobetzen ari da, LIFE-IP NAdapta-CCren bidez izurrite berriak gehituz.

11-01-2022


Baldintza klimatologikoak dira laboreetan izurriteek, gaixotasunek eta belar txarrek duten eragina zehazten dutenak. 2020-2021 kanpainak Nafarroan tenperatura leuneko eta euri-jasa urriko udazkena izan du ezaugarri, amaierara arte. Udazkenak hasiera batean hotza izan zen negu bati utzi zion lekua, klima beroarekin eta euri askorekin amaitu zena. Udaberria tenperatura leunek eta prezipitazio urriek markatu zuten, eta amaieran ekaitzak izan ziren. Uda, oro har, nahiko epela izan zen, prezipitazio gutxirekin.

 

Kainpainaren testuinguru honetan, Abisu Estaziotik 209 ohar eta 110 informazio-orri jakinarazi dira, laboreetan osasun-arazoak sahiestera bideratuak.

Artikulu honetan, Navarra Agraria aldizkariaren 249. zenbakian argitaratua,

Foru Komunitatean ekoizten diren laboreen 2020-2021 osasun-kanpaina aztertzen da, gertakari garrantzitsuenen datuekin, laboreen eta eremuen artean bereiziz.

 

Duela gutxi, aldizkari horrek beste artikulu bat ere argitaratu du, LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren barruan ureztatze arloan egindako saiakuntzen emaitzekin.

 

INTIAren abisu estazioa.

Abisu Estazioa kontsulta publikorako web tresna da,

Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Teknologia eta Industrien Institutuak (INTIAk) kudeatutakoa. Sektore osoak du eskuragarri, eta erabiltzaileek, oharrez gain, dagozkion estrategiekin, izurrite edo gaitz baten denbora errealeko egoera ere kontsulta dezakete. Pasa diren kanpainen eta beste eremu ekoizleen datuak ere kontsulta daitezke.

 

LIFE-IP NAdapta-CCrekin harremana.

Nafarroan klima-aldaketara egokitzeko Europako LIFE-IP NAdapta-CC proiektu integratuaren barruan, INTIA hainbat jarduera egiten ari da. Besteak beste, izurriteen monitorizazioa ezartzea tranpa automatikoen bidez edo izurriteen kudeaketa integraturako protokolo berrien bidez, aipatutako Abisu Estaziora klima-aldaketarekin lotutako landare-izurrite eta -gaixotasun azaleratu berrien arriskuaren iragarpena sartzeko.