Eduki publikatzailea

Nafarroako Gobernuak Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Foru Legea zabaltzeko kanpaina bat abiarazi du "Beste modu bat badago" lelopean

Legeak nola eragingo digun azaltzen duen dokumentu bat eta Nafarroa Green Trantsizio Ekologikoaren Estrategiaren webgunea barne hartzen ditu.

06-06-2022


Itziar Gómez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak eta Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Foru Legea zabaltzeko kanpaina bat aurkeztu dute, "Beste modu bat badago" lelopean. Neurria martxoan onartu zen Nafarroako Parlamentuan.