Eduki publikatzailea

Nafarroako 154 udalerritako Klima eta Energia Iraunkorrerako Ekintza Planen inguruko ekarpenak eta galderak egiteko azken orduak

Parte-hartzeko epea bihar, maiatzak 6, ostirala, amaituko da.

05-05-2022


Bihar, maiatzak 6, ostirala, herritarrek Nafarroako 154 udalerritako Klima eta Energia Iraunkorrerako Ekintza Planen inguruko ekarpenak eta galderak egiteko epea amaituko da. Udalerri horiek Alkatetzen Itunari atxikita daude eta Planak LIFE-IP NAdapta-CCren barruan egiten ari dira.

NASUVINSAk KEIEPen tokiko lehen zirriborroa aurkeztu ondoren, herritarren ekarpenak baliagarriak izango dira bai prozesua aberasteko, bai udalerrien konpromiso klimatikoak ezagutarazteko, eta baita tokiko ekintzatik erronka global horri aurre egiteko proposatutako neurriak ezagutarazteko ere.

LIFE-IP NAdapta-CCn, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak koordinatutako proiektuan, Nasuvinsa Klima eta Energia Iraunkorrerako Ekintza Planen garapenaren arduraduna da, Lursarea - Lurraldearen eta Iraunkortasunaren Nafarroako Agentziaren bitartez. Horretarako, Alkatetza Itunari atxikitako udalen laguntza du, baita Tokiko Ekintza Taldeena (Erdialdeko Garapen Partzuergoa, TEDER, EDER eta Cederna Garalur) eta Sakanako Garapen Agentziarena ere.

Joan den irailaz geroztik hainbat komunikazio- eta partaidetza-jarduera egin dira herritarrei egindako inkesten, online tailerren eta udal-arduradunekin egindako lan-saioen bidez, klima-aldaketara egokitzeko eta arintzeko neurriak definitzeko, bai eta tokiko eremuan energia-pobreziari buruzkoak ere. Neurri horiek osatuko dituzte KEIEPak.

KEIEPa-en inguruko ekarpenak formulario honen bidez egin ahal izango dira


- Antsoain-Berriozarko KEIEPa. Deskargatu hemen.

Ansoáin, Berriozar.

- Aranguren – C. Galar – Egües – Elortzibarreko KEIEPa. Deskargatu hemen

Cendea de Galar - Galar Zendea, Noain (Valle de Elorz), Valle de Aranguren, Valle de Egués.

-  Bidasoako KEIEPa. Deskargatu hemen 

Arantza, Baztan, Beintza-Labaien, Bera, Bertizarana, Donamaria, Doneztebe, Elgorriaga, Eratsun, Etxalar, Ezkurra, Igantzi, Ituren, Lesaka, Oitz, Saldías, Urrotz, Zubieta.

- Burlata-Atarrabiako KEIEPa. Deskargatu hemen.

Burlada, Villava.

- Iruñerriko Bailaretako KEIEPa. Deskargatu hemen.

Belaskoain, Bidaurreta, Cendea de Olza - Oltza Zendea, Etxarri (Etxauri), Etxauri.

- Zangozerriko KEIEPa. Deskargatu hemen.

Aibar – Oibar, Cáseda, Eslava, Ezprogui, Gallipienzo, Javier, Leache, Liédena, Petilla de Aragón, Sangüesa – Zangoza, Yesa.

- Esteribar-Ezkabarte-Olaibarreko KEIEPa. Deskargatu hemen.

Esteribar, Ezcabarte, Olaibar.

- Lizarrako KEIEPa. Deskargatu hemen.

Estella - Lizarra.

- Mendialdeko KEIEPa. Deskargatu hemen.

Araitz, Arano, Areso, Atez, Basaburua, Betelu, Goizueta, Imotz, Larraun, Leitza, Lekunberri, Ultzama.

- Lizarraldeko Medialdeko KEIEPa. Deskargatu hemen

Abárzuza – Abartzuza, Amescoa Baja, Aranarache, Barbarin, Eulate, Guesálaz – Gesalatz, Igúzquiza, Larraona, Lezaun, Luquin, Mirafuentes, Salinas de Oro, Torralba del Río, Villamayor de Monjardin.

-Pirinioaurreko KEIEPa. Deskargatu hemen 

Aoiz – Agoitz, Arce, Ibargoiti, Izagaondoa, Lizoain-Arriasgoiti, Longuida, Lumbier, Monreal, Oroz-Betelu, Romanzado, Unciti, Urraul Alto, Urraúl Bajo, Urroz-Villa.

-Erriberako KEIEPa. Deskargatu hemen

Arguedas, Cabanillas, Corella, Cortes, Tulebras, Valtierra.

- Erriberagoitiko KEIEPa. Deskargatu hemen.

Azagra, Falces, Milagro, Peralta – Azkoien, Villafranca.

-Lizarraldeko Erriberako KEIEPa. Deskargatu hemen.

Aberin-Muniain, Allo, Andosilla, Aras, Arellano, Arróniz, Cárcar, Dicastillo, Lerin, Lodosa, Los Arcos, Mendavia, Oteiza, Sartaguda, Torres del Río, Viana, Villatuerta.

- Sakanako KEIEPa. Deskargatu hemen.

Altsasu – Alsasua, Arakil, Arbizu, Arruazu, Bakaiku, Ergoiena, Etxarri Aranatz, Irañeta, Irurtzun, Iturmendi, Lakuntza, Olazti – Olazagutía, Uharte Arakil, Urdiain, Ziordia.

- Izarbeibar – Nobenerako KEIEPa. Deskargatu hemen

Artajona, Artazu, Berbinzana, Biurrun-Olcoz, Enériz – Eneritz, Larraga, Mendigorria, Obanos, Puente la Reina – Gares, Tiebas-Muruarte de Reta, Tirapu.

- Erdialdeko Iparraldeko KEIEPa. Deskargatu hemen.

Barásoain, Garinoain, Leoz – Leotz, Olóriz – Oloritz, Orísoain, Pueyo, Tafalla, Unzué - Untzue.

- Erdialdeko Hegoaldeko KEIEPa. Deskargatu hemen 

Caparroso, Carcastillo, Murillo el Fruto, Olite – Erriberri, Pitillas, Santacara.