Eduki publikatzailea

Nafarroak 15 milioi euro inbertituko ditu datozen hiru urtetan Nafarroako I+G+b Sistemako agenteen artean elkarlan proiektuak sustatzeko

Baloratuko da proiektuak Espezializazio Adimentsuaren Estrategiaren (S4) lehentasunezko lan-ildoen barruan egotea, klima-aldaketarekin lotutakoak eta Klima Aldaketaren ibilbide-orriaren edo KLINaren helburuak lortzen laguntzen dutenak, eta, beraz, LIFE-IP NAdapta-CCren ekintza osagarrien barruan sartzea.

21-04-2022


Nafarroako Gobernuak, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren bitartez, 15.254.000 euro bideratuko ditu Nafarroako I+G+b Sistemako (SINAI) agenteek elklarnanean zientzia eta teknologia proiektuak garatu ditzaten.

Aurreko deialdian bezala, aurrerantzean ere bere iraupena gehienez 36 hilabetekoa izango da, agente horien eskaeraren arabera. Horrela, laguntza hau zuzenduta dago unibertsitatetara, ikerketa zentroetara, zentro teknologikoetara, Nafarroako Ikerketa Sanitarioaren Institutura (IdiSNA), SINAI arloko exekuzio agenteen koordinatzailearengana eta nobedade bezala, enpresako I+D+i unitatetara. Eskaeren aurkezpena egiteko aukera, Nafarroako Gobernuaren Atarian Telematikoki egingo dena, apirilaren 19ra arte emango da.

Deialdi honen helburua da SINAI-ko agenteen finkapena bultzatzea, ikerketa eta berrikuntza esparruetan jarduten diren agente ezberdinen arteko lankidetza sustatzea, bikaintasun eta espezializazio maila handiago bat lortzea hala nola enpresetan eta gizartean ematen duten zerbitzua hobetzea.

Bestalde, Garapen Jasangarriaren Helburuekin (GJH) lerrokatutako laguntza hauen bitartez, Nafarroako Gobernuak ekarpena egiten du I+D sisteman soldata eta genero arrakala murrizteko, bere balorazioan alderdi bien gaineko irizpideak txertatzean. “Berdintasuna zeharkakoa izan behar da, halaber ikerketaren baitan garatzen ditugun politika eta proiektu guztiekiko”.

Espezializazio Adimentsuaren Estrategian (S4) lehenetsitako lan-ildoak

Baloratuko da, bestalde, proiektuak egokituta egotea Espezializazio Adimentsuaren Estrategian (S4) lehenetsitako lan-ildoekin. Horietan ditugu: mugikortasun elektrikoa eta konektatua, elikadura osasuntsu eta jasangarria, energia berdearen industria, botika pertsonalizatua, turismo jasangarria, ikus-entzunezko industria, trantsizio ekologikoa eta trantsizio digitala. Lan-ildo horiek klima-aldaketarekin lotuta daude, eta Klima-Aldaketaren ibilbide-orriaren edo KLINaren helburuak lortzen laguntzen dute, eta, beraz, LIFE-IP NAdapta-CCren ekintza osagarrien barruan sartzen dira.

2020an finantzatutako 46 proiektu

2020an argitaratutako aurreko deialdian, hainbat urtetarako izaerako lehena izanik, 46 proiektu finantzatu ziren. Horietatik 10 automozio eta mekatronika alorretakoak (3,4 milioi) ziren, 12 elikadura-katekoak (3,9 milioi); horietatik 11 energia berriztagarri eta errekurtsoetara bideratu ziren (4,4 milioi), eta 13 osasunaren alorrekoak ziren (5,3 milioi euro).