Eduki publikatzailea

Nafarroak ekarpenak egingo dizkio energia aurrezteko plan nazionalari, eta arauan jasotzen diren pizgarriak nabarmentzen ditu

Chivite Lehendakaria Energiaren Estatu idazkaria den Sara Aagesenekin bildu da arratsaldean Madrilen, neurriak baloratzeko

10-08-2022


Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak bilera egin du gaur arratsaldean, Madrilen, Sara Aagesen Estatuko idazkariarekin, eta iragarri dio Nafarroak ekarpenak egingo dizkiola energia aurrezteko planari, batez ere industria-sektoreari buruzko neurriei dagokienez.