Eduki publikatzailea

Nafarroa New Yorkeko Klimaren Astean nabarmendu da, klima-aldaketaren aurkako politika aktiboetan eskualde aurreratuenetako bat bezala

Mundu osoko 60 eskualde baino gehiagoren aurrean, Nafarroak arlo horretan dituen plan eta jarduera nagusiak azaldu ditu Gomez kontseilariak

21-09-2022


Nafarroa New Yorkeko Klimaren Astean nabarmendu da, klima-aldaketaren aurkako politika aktiboetan eskualde aurreratuenetako bat bezala. Esparru horretan egindako Under2 Nazioarteko Koalizioaren Batzar Nagusian parte hartu duten mundu osoko 60 parte-hartzaile baino gehiagoren arteko 9 eskualde panelistetako bat izan da Foru Komunitatea.