Eduki publikatzailea

CINEAk LIFE-IP NAdapta-CCren parte-hartzea nabarmendu du COP27-n

Proiektua, oro har, eta eraginkortasun energetikoarekin lotutako ekintzak, Mikel Irujo Nafarroako Ekonomia eta Enpresa Garapeneko kontseilariak aurkeztuko ditu.

09-11-2022


Klimaren, Azpiegituren eta Ingurumenaren Europako Agentzia Exekutiboak (CINEA) berriki nabarmendu du Europako zenbait proiektuk Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Konferentzian (COP27) parte hartu dutela, horien artean LIFE-IP NAdapta-CC. Konferentzia hori Egiptoko eSharm El Sheikh hirian egiten ari dira, azaroaren 6tik aurrera, eta hilaren 18an amaituko da.

LIFE-IP NAdapta-CC proiektua Nafarroak klima-aldaketaren aurkako nazioarteko konpromisoari egiten dion ekarpenaren parte da. Horregatik, Mikel Irujo Nafarroako Ekonomia eta Enpresa Garapeneko kontseilariak COP27-n aurkeztuko ditu bai proiektua, oro har, bai bere ekintzen zati bat, eraginkortasun energetikoarekin lotutakoak hain zuzen ere. Irujok munduko hitzordu klimatikoan, ‘Nafarroa trantsizio energetikorantz' izeneko ponentzia batekin parte hartuko du, azaroaren 11n, ostirala, 12:00etan.

CINEAk funtsezko zeregina du Europako Itun Berdea babesteko, kalitate handiko programa delegatuak modu eraginkorrean ezarriz. Horregatik, LIFE-IP NAdapta-CCren aurkezpenaz gain, Urban Klima 2050, Finance ClimAct, LIFE Climate Smart Chefs, LIFE Superhero eta LIFE Sugar bezalako proiektu europarren parte-hartzea nabarmendu nahi izan du.