Eduki publikatzailea

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioak bere instalaziotako eraginkortasun energetikoa hobetuko du gaixoen eta profesionalen erosotasuna optimizatzeko

Gobernuak zentro honetako energia horniduraren eta NOU-A-ko pabiloi guztietarako klimatizazio zerbitzua hedatzeko lanen lizitazioa adostu du

07-12-2022


Gobernuak, gaurko bere bilkuran, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan (NOU) instalatutako sistema energetikoa kudeatu eta ustiatzeko lizitazioa baimendu du. Kontratuak barne hartzen du zentroa energia elektrikoaz, berogailuaz, ur bero sanitarioaz eta hozte-sistemaz hornitzea, eta horrez gain, hainbat eraikinetako ingurumen baldintzak hobetze aldera, bere instalaziotan obrak egitea aurreikusten du. Modu honetan, ospitaleratze pabiloietako eta Vianako Printzea Kontsultategiaren eraikineko aireztapen eta tenperatura optimoak lortu ahal izateko. Lan hauek zentroaren kontsumoak nahiz eraginkortasun energetikoa optimizatzeko egingo dira.