Eduki publikatzailea

Etxebizitzak Nafarroako mapa zehatza aurkeztu du toki entitateen aurrean, eraikuntza- eta gizarte-kalteberatasuneko eremuak zehazteko

Aierdi lehendakariordeak udal ordezkarien aurrean defendatu duenez “lehenetsi egin behar dira egoera ahulenean dauden auzo jakin batzuetan babestutako birgaitze energetikoko esku-hartzeak, hiria berroneratzeko politikak dimentsio soziala har dezan”

07-02-2023


Nafarroako Gobernuko Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiak GIS teknologian oinarritutako bisore bat aurkeztu dio gaur Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari (NUKF), Foru Komunitateko bizitegi-eraikin guztiek – antzinatasunagatik edo energia-eraginkortasunaren edo irisgarritasunaren arloko gabeziengatik – duten eraikuntza-, gizarte- eta klima-urrakortasunaren maila ezagutzeko aukera ematen duen mapa xehatu bat, datu eta geruza desberdinekin.