Eduki publikatzailea

Lurralde Kohesioak 14,4 milioi euro bideratuko ditu aurten Iruñerriko Hiri Garraioa finantzatzeko

LIFE-IP NAdapta-CCk, klima-aldaketarekin lotutako ekintza osagarrien bidez, Klima-Aldaketaren ibilbide-orriaren edo KLINAren helburuak lortzen laguntzen dutenak, lehentasuna ematen dio garraio publikoa eta isurketarik gabeko ibilgailuak sustatzeari.

25-04-2022


Nafarroako Gobernuak berriki erabaki bat hartu du, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusiari 14.407.968 euroko diru-laguntza emateko Iruñerriko Mankomunitateari, hiri-garraioko IX. 2022 Plana finantzatzeko.

Iruñerriko Mankomunitaterako diru-laguntza honek zerbitzuaren ustiapeneko defizitaren % 65a ordaintzeko balioko du, besteak beste, erabiltzaileei eginiko kobratzetatik datozen diru-sarrera zuzenak deskontatu ondoren; Iruñerriko bidaiarien Garraio erregularrerako 8/1998 Foru Arauan xedatuari jarraiki zeinek finkatzen dituen zerbitzuaren jarraibide orokorrak hala nola foru Exekutiboak eta aplikazio esparruan barne hartutako udalerriek egin behar dituzten ekarpenak.

Gogoan izan behar da Eskualdeko Hiri Garraioa (EHG) oinarrizko zerbitzu bat dela eta guztira 18 udalerri artatzen dituela Iruñako metropoliaren esparruan. Joan den 2021an EHG-ren baitan 29.675.380 bidaia erregistratu ziren, eta horrek % 27,25eko hazkundea suposatu zuen 2020arekiko. Gogoratu behar da, hala ere, 2020an 23,3 milioi lekualdatze zenbatu zirela, COVID-19aren pandemia ezustean tartekatu zelako, alegia % 42,61 gutxiago aurreko urteari dagokionez.

Tarifa murriztuak Tuterako hiri garraio publikoan

Gainera, Nafarroako Gobernuak beste hitzarmen bat adostu du zeinen arabera baimentzen dion 15.415 euroko emakida Tuterako Udalari autobuseko bidaiarien erabilera orokorrerako hiri-garraio publikoaren tarifa murriztuak diruz laguntzeko, mugikortasun jasangarriago bat lortzeko bere erabilera sustatze aldera.

Gehienbat garraio pribatuaren erabileran oinarritutako egungo mugikortasun ereduak zuzenean eragiten die bizi-kalitateari, kutsadura akustiko eta atmosferikoari hala nola eraginkortasun energetikoari.

Horregatik, administrazio publikoen apustua da garraio publikoa sustatzea, motordunak ez diren tresnak erabiltzea eta energia edo ingurumen ikuspegiaren araberako erabilera eraginkorrenak egitea, hiri barruko eta hiri arteko garraio publikoa sustatuz.

Helburu hori lortzearren, hiri-garraio europarrera hedatu da erabiltzailea tarifa murriztuekin hobaritzen duten txartelen erabilera, hala nola gizarte talde jakin batzuetako kideentzako tarifa baxuagoen ezarpena.

Garraio publikoa eta emisiorik gabeko ibilgailuak sustatzea

LIFE-IP NAdapta-CCk, klima-aldaketarekin lotutako ekintza osagarrien bidez, Klima-Aldaketaren ibilbide-orriaren edo KLINaren  helburuak lortzen laguntzen dutenak, lehentasuna ematen dio garraio publikoa eta isurketarik gabeko ibilgailuak sustatzeari, besteak beste, isurketa txikiko ibilgailuekin flota berritzeari, mugikortasun iraunkorragoa lortze aldera.

 

Era berean, proiektu europarrak, Alkatetzen Itunaren eta Klima eta Energia Iraunkorrerako Ekintza Planen edo KEIEPen bidez, klima-aldaketaren aurka tokiko mailan borrokatzeko zenbait neurri jasotzen ditu, hori arintzeari, egokitzeari eta energia-pobreziari dagokienez. Hiriko garraioaren bidez mugikortasuna sustatzea izan da urte hasieran egindako KEIEP tailerretan planteatutako lehentasunezko neurrietako bat.