Nafarroako Gobernuaren eraikin publikoek % 4,3 murriztu dute energia-kontsumoa 2022ko lehen seihilekoan
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarentzat eta haren erakunde autonomoentzat gastu aurrezpenaren eta eraginkortasun energetikoaren arloko jarraibideak eguneratu ditu Gobernuak.
18-08-2022
Nafarroako Gobernuak, atzoko bilkuran, akordio bat onartu zuen, 2022ko apirilaren 27an eta maiatzaren 11n hartutako erabakiak eguneratzeko, abuztuaren 1eko 14/2022 Errege Lege Dekretuaren neurrien arabera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta haren erakunde autonomoei gastu eta eraginkortasun energetikoa aurrezteko jarraibideak emateko.