Eduki publikatzailea

LIFE-IP NAdapta-CCk ‘Uholdeekin elkarbizi’ jardunaldian parte hartu du

Luis Sanzek, GAN-NIKren gerenteak, udalaren jarduketa uholde eta alerta goiztiarrei aurre egiteko planak azaldi zituen.

05-01-2022


Berrikuntza Sozialeko Unitateak (UiS) 'Uholdeekin elkarbizi’ jardunaldia ospatu zuen Tuteran, joan den abenduan. Hitzordu horretan Tuterako UNEDen eta Erriberako hiriburuko Udalaren laguntza izan zuen. Jardunaldian, Nafarroako Ingurumen Kudeaketa (GAN-NIK) sozietate publikoko zuzendari-gerenteak, Luis Sanzek, parte hartu zuen, non LIFE-IP NAdapta-CC Europako proiektu integratua azaldu zuen eta uholdeei eta alerta goiztiarrei aurre egiteko udalen jarduketa-planei buruz hitz egin zuen, proiektu integratu horren barruan klima-aldaketara egokitzeko ekintzetako bat baita.

 

Honela, Sanzek Uraren arloa jorratu zuen, Nafarroako Gobernutik lantzen dena GAN-NIKen laguntzaz. Zentzu horretan, bosgarren ebaluazio-txosteneko klima-aldaketaren ereduen emaitzen arabera, muturreko prezipitazioen maiztasuna eta intentsitatea handitu egiten dela nabarmendu zuen, baita tenperatura igo egin dela eta Penintsula inguruan urteko prezipitazioak gutxitu egin direla. Egoera horietara egokitzeko neurri gisa, LIFE-IP NAdapta-CCk parte hartzen du udal ezberdinentzat uholde-arriskuari aurre egiteko larrialdi-planak egiten, eta kudeatzaile informatiko baten aplikazioa ere eskaintzen du. Plana egin ondoren, udalei dagokie hori berrikustea eta eguneratzea.