Eduki publikatzailea

LIFE-IP NAdapta-CCk NEEMOko begiraleen urteroko bisita jaso du

NEEMO CINEAren euskarri teknikoa da LIFE programako proiektuen egoera monitorizatzeko

07-10-2022


Aste honetan, LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren jarraipena egiteko monitorizazio-taldearen urteroko bisita egin da. Bi jardunaldi egin dira Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko ekitaldi-aretoan, eremu-bisitekin osatuta.  

Bilerak asteazken eta ostegun honetan egin dira, eta Foru Erkidegoan klima-aldaketara egokitzeko proiektu europar integratuaren administrazio-, ekonomia- eta antolaketa-ekintzak errepasatzeko balio izan dute. Saio horietan, Departamentuko teknikariez gain, ISPLN, GAN-NIK, INTIA, NASUVINSA, NILSA eta NUP bezalako beste entitateen ordezkariek ere parte hartu dute.

Gainera, bi bisita egin ziren bigarren egunean. Lehenengoa, Atarrabiako laborategira, C.5 Osasuna Ekintzan tigre eltxoentzako tranpen jarraipena egiteko egindako lana egiaztatzeko. Arratsaldeko saioan, NASUVINSAk Burlatan birgaitutako etxebizitzak bisitatu ziren. Bertan, eraikuntzan klima-aldaketara egokitzeko hobekuntzak egin dira, C.6 Azpiegiturak eta lurralde-plangintza ekintzaren barruan.

LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren gaurkotasun osoa ezagutu nahi baduzu, hileroko albiste-buletinera harpidetu zaitezke formulario honen bitartez.