Eduki publikatzailea

LIFE-IP NAdapta-CCk Nafarroako Gobernuko Europako Proiektuen Kudeatzaile eta Sustatzaileen V. Topaketan parte hartuko du

Ekitaldia Europako Proiektuen Bulegoak antolatu du eta bihar, irailak 23, ostirala, izango da.

22-09-2022


LIFE-IP NAdapta-CCk parte hartuko du bihar, irailak 23, Europako Proiektuen Bulegoak antolatutako Nafarroako Gobernuko Europako Proiektuen Kudeatzaile eta Sustatzaileen V. Topaketan. Hitzordua Iruñeko Iruña Parken izango da, 11:00etatik 13:00etara.

Jardunaldian zehar, klima-aldaketari buruzko LIFE-IP NAdapta-CC proiektu europar integratuaren aurkezpena egingo da. Proiektua 2017tik ari da gauzatzen Nafarroan, eta amaiera 2025erako aurreikusita dago. Zortzi jardun-arlo hartzen ditu bere baitan (Tokiko Ingurunea, Ura, Basoak, Nekazaritza eta Abeltzaintza, Osasuna, Azpiegiturak eta Lurralde Plangintza eta Monitorizazioa), non ekintza ezberdinak garatzen diren.

LIFE-IP NAdapta-CC

LIFE-IP NAdapta-CC proiektua (LIFE16 IPC/ES/000001) “Nafarroako eskualdean klima-aldaketara egokitzeko politikaren inplementazio integratu, koherente eta inklusibo baterantz: Nafarroa”, Foru Komunitatean klima-aldaketaren aurrean erresilientzia areagotzea du helburu, epe luzerako sektoreartekotasunaren eta iraunkortasunaren bidez, sareetan parte hartuz eta lan eginez, Nafarroako Klima Aldaketari Aurre Egiteko Ibilbide Orrian (HCCN-KLINA) jasotako ekintza guztiak abian jartzen lagunduz.

Proiektu anbiziotsua, integratua eta zeharkakoa da, gure erkidegoko hainbat jarduera-arlotan klima-aldaketara egokitzeko neurriak garatzeko, baina baita klima-aldaketa arintzen laguntzeko ere. Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak burutzen du, eta bertan aktiboki parte hartzen dute, Osasun Departamentuaz gain, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren (NOPLOI) bidez, GAN-NIK, INTIA, NASUVINSA-Lursarea eta NILSA enpresa publikoek, baita Nafarroako Unibertsitate Publikoak ere (NUP).

53 neurri ditu oinarrizko 6 arlo estrategikotan: ura, basoak, nekazaritza eta abeltzaintza, osasuna, azpiegiturak eta lurralde-plangintza, monitorizazioa eta tokiko ingurunea, eta beste neurri osagarri batzuk, erreplikazioarekin, ezagutzaren transferentziarekin, networkingarekin edo sareko lanarekin zerikusia dutenak, eta sektore- eta eskualde-politikak berrikustea, bai eta helburuak lortzeko funtsen mobilizazioa ere, 370 milioi eurotan finkatua, eta ia bost urteko lan horretan lortu ahal izan dena. Proiektu honek 15,6 milioi euroko aurrekontua du (9,6 milioi euro Europako finantzaketatik eta 6,3 milioi euro Nafarroako Gobernutik), 2017an hasi zen eta 8 urteko iraupena du (2017-2025).

 

Jardunaldiaren egitaraua

11.00 ONGI BERTARATUTAKOEI ONGIETORRIA

11.15 IREKIERA Ana Ollo, Herritarrekiko Harremanetarako kontseilaria (Nafarroako Gobernua)

11.20 KANPO HARREMANETARAKO ZUZENDARITZA NAGUSIAREN BERRIKUNTZAK Sergio Pérez, Kanpo Harremanetarako zuzendari nagusia

11.30 EUROPAKO PROIEKTUEN BULEGOKO JARDUERAREN LABURPENA (2022KO MARTXOA – IRAILA) Carmen Mier, Europako Proiektuen Bulegoko zuzendaria

11.45 ARRAKASTA KASUA 1: LIFE IP-NAdapta CC proiektua.

11:50 ARRAKASTA KASUA 2: ESPON IRIE proiektua.

11:55 ARRAKASTA KASUA 3: SUSAAN proiektua.

12.00 NETWORKING DINAMIKA "Esteban Solano psikologo eta aholkulariak dinamizatuta, networking bat egingo da ondoren, elkarren arteko ezagutzan sakontzeko eta aurkituko ditugun erronken aurrean lehiakorragoak izatea ahalbidetuko duten sinergiak bilatzeko. Hori lortzeko, MBTI ® (Myers Briggs Type Indicator) tresna erabiliko da, eta komunikatzeko eta elkarrekin denbora batez gozatzeko espazioak sortuko dira”.

13.00 APERITIBOA