Eduki publikatzailea

LIFE-IP NAdapta-CCk klima-aldaketara egokitzeko eta Nafarroako ondare publikoan energia-eraginkortasuna hobetzeko ekintza-plan bat diseinatu du

NASUVINSAk garatutako lanak jarduera-lehentasunen identifikazio bat, lurralde mailako inbertsio eta jarduketen plan bat eta 2020-2030 aldirako itzulera-denbora jasotzen ditu.

07-02-2022


Navarra de Suelo y Vivienda, S.A. (Nasuvinsa) sozietate publikoak, LIFE-IP NAdapta-CC -ren barruan, klima-aldaketara egokitzeko eta Nafarroako ondare publikoan energia-eraginkortasuna hobetzeko ekintza-plan bat diseinatu du hurrengo hamarkadarako. Proiektuaren emaitzak hemen daude eskuragarri.

Lanaren helburua da klima-aldaketara egokitzeko eta hori arintzeko jardueren txosten tekniko eta ekonomikoa egitea. Era berean, Nafarroako Gobernuaren eraikitako ondare publikoaren eraginkortasun energetikoa 2020-2030 aldian hobetzea bilatzen da, jarduketa-lehentasunen identifikazio bat, lurralde-mailako inbertsioen eta jarduketen plan bat eta horien itzulera-denbora barne hartuta.

Dokumentuak ekintza-plana egiteko erabili den metodologia deskribatzen du. Hala, lana lau fasetan dago zatituta:

1.- Eraikin publikoek klima-aldaketarekiko duten urrakortasunaren azterketa. LIFE-IP NAdapta-CCren C6.2 ekintzatik lortutako informazioa.

2.- Eraikin publikoen kontsumoaren eta energia-parametroen azterketa.

3.- Eraikinak klima-aldaketara egokitzeko eta energia-eraginkortasuna hobetzeko ezar daitezkeen ekintzen katalogoa. Neurrien inplementazioaren bideragarritasuna kalkulatzeko beharrezko parametroak barne hartzen ditu.

4.- Katalogoan deskribatutako neurrien aplikazioaren aurrezpena eta inpaktua kalkulatzeko tresna dinamikoa. Dokumentuan, horren emaitzen laburpena, ezarri beharreko ekintzak eta finantzaketa-aukerak jasotzen dira.

Dokumentuan zehar, lehen aipatutako 4 faseak garatzen dira ekintza-plana ezartzeko. Ekintza-plan hau tresna dinamikoa da, gobernu-politika berrien arabera alda daitekeena.

Azkenik, ekintza-plana gainbegiratzea eta datozen urteetan ezartzea ahalbidetzen duen tresna baten deskribapena ere jasotzen du.