Eduki publikatzailea

LIFE-IP NAdapta-CCk Interreg Poctefa Naturclimaren azken mintegian parte hartuko du

Ekitaldia bihar, maiatzak 17, asteartea, egingo da, online eta aurrez aurre, eta ardatz nagusia naturguneetan klima-aldaketara egokitzea izango da.

16-05-2022


Bihar, maiatzak 17, asteartea, Iruñean egingo den Interreg POCTEFA NaturClima proiektuaren amaierako jardunaldian LIFE-IP NAdapta-CCk parte hartuko du, eta gune naturaletan klima-aldaketara egokitzea izango du ardatz nagusi. Ekitaldia online zein aurrez aurre jarraitu ahal izango da Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko ekitaldi-aretoan.

 

Pablo Muñoz Nafarroako Gobernuko Ingurumen zuzendariak irekiko du ekitaldia, Fernando Valladares Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiko (CSIC) adituarekin batera.

 

Goizean zehar, proiektuko kide diren erakundeek NaturClima esparruan garatutako ekintzak azalduko dituzte, eta baita honako proiektuen klima-aldaketara egokitzeko esperientziak ere: LIFE-IP NAdapta-CC, Salomé Hernando Chicoteren (Nafarroako Gobernua) eskutik, basoetako klima-aldaketara egokitzeko; eta LIFE NaturAdapt, Juliette Daneren eskutik, natura-espazioen egokitzapen estrategia aurkeztuko duena.

 

NaturClima proiektua

 

NaturClima mugaz gaindiko lankidetza-proiektua 2019an jarri zen abian, Pirinioen bi aldeetako naturguneen kudeaketaz eta gobernantzaz arduratzen diren erakundeen arteko lankidetza sustatzeko helburuarekin, guneak klima-aldaketara egokitzea babestu, sustatu eta hobetzeko. Proiektuan honako hauek parte hartzen dute bazkide gisa: Nafarroako Ingurumen Kudeaketa (GAN-NIK SA), Navarra de Suelo y Vivienda, SA (NASUVINSA), Pirinioetako Parke Nazionala, CPIE Bigorre-Pyrénées elkartea, Biarritzeko Itsasoaren Zentroa eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentua, ekimena burutzen duena.

 

Proiektuak 2,1 milioi euroko aurrekontua du, eta horietatik % 65 Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) kofinantzatzen du Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra Programaren bidez (POCTEFA 2014-2020), eta 30 hilabetez garatuko da 2022ko ekainera arte.

 

Nafarroako Bertiz eta Urbasa-Andia natura-parkeak, Pirinio Atlantikoko itsasertzeko espazio atlantikoak eta itsasokoak eta Pirinioetako Parke Nazionala dira proiektuaren ekintzak garatzen diren lekuak, honako arlo hauetan: fenologia eta hegaztien migrazio-azterketa, naturguneen kudeaketa eta gobernantza parte-hartzailea, eta ingurumen-hezkuntza eta -prestakuntza, enklabe horiek klima-aldaketaren erreferentziazko natura-gune bihurtzeko helburuarekin.

 

Egitaraua

Presentzial eta online

 

TOKIA: Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko areto nagusia. Gonzalez Tablas kalea, 9. Iruñea

 

9.00-9.10: Irekiera. Pablo Muñoz jauna, Nafarroako Gobernuko Ingurumeneko zuzendari nagusia

 

 

9.10-9.55:  Fernando Valladares jaunaren hitzaldia, Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko (CSIC) ikertzailea. ‘Klima-aldaketa eta naturguneak: nork babesten du nor?’

 

9.55–10.00:  NaturClima proiektuaren aurkezpen-bideoaren proiekzioa.

 

10.00-10.45:  Naturguneetan klima-aldaketara egokitzeko NaturClima ekintzak.

  • Nafarroako Gobernua-Bertiz

  • Nafarroako Gobernua-Urbasa

  • Parc National des Pyrénnées

 

10.45-11.15: Atsedenaldia.

 

11.15-12.15: Naturguneetan klima-aldaketara egokitzeko NaturClima ekintzak.

  • Centre de la Mer de Biarritz

  • NASUVINSA

  • CPIE Bigorre-Pyrénées

  • GAN-NIK

 

12.15-12.30: LIFE-IP NADAPTA-CC. Klima-aldaketara egokitzea basoetan. Salomé Hernando Chicote andrea (Nafarroako Gobernua)

 

12.30-12.45: LIFE NaturAdapt. Naturguneak egokitzeko estrategia. Juliette Dane andrea, ASTERS Conservatoire des espaces naturels de Haute-Savoie

 

12.45-13.30: Galderak eta naturguneetan klima-aldaketara egokitzeari buruzko eztabaida.