Eduki publikatzailea

LIFE-IP NAdapta-CCk Hiri Drainatze Jasangarriko Sistema jarri du abian Tuterako campusean

NILSAk eta NUPek garatutako proiektuak hiri-jariatzearen kudeaketarako abantailak eta bideragarritasuna aztertzen ditu, karga kutsatzailea murriztuz, substratuan jariatze-ura iragaztea ahalbidetuz eta saneamendu-sistema babestuz.

04-02-2022


Navarra de Infraestructuras Locales, S.A -k (NILSA), LIFE-IP NAdapta-CCren barruan, proiektuaren % 60 finantzatu baitu, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin (NUP) batera, Hiriko Drainatze Jasangarriko Sistema bat garatu du Tuterako unibertsitate-campusean. Proiektuaren emaitzak hemen kontsulta daitezke.

 

Sistema hori, aparkalekuan kokatuta, gainkarga hidraulikoak arintzeko eta udal-sareetan uholdeak kontrolatzeko aukera ematen du. Hori lortzeko, euri-ura sortzen den lekuan bertan kudeatzen du, eta horretarako egokitutako gainazalen bidez iragazten da lurrean, herrietako hodietara artifizialki bideratu gabe. Gainera, isurketen sarrera atzeratzea ahalbidetzen du estolderiaren udal-sareetan, eta, horri esker, emari ugari bat dosifikatu daiteke, adibidez, ekaitz handi batek edo ur-uholde handi batek eragindakoa.

 

 

Hiru lorategi ditu, horietako bi elkarrekin konektatuta daude eta tratamendu-trena osatzen dute; hirugarrena, berriz, bioatxikipen-gunea da. Gaur egun, monitorizazio sakona egiten ari dira maila-neurgailuekin, euri-neurgailuekin, hodi piezometroekin eta laginak hartzeko gailu eramangarriekin. Orain arte, prototipo horrek aparkalekuan sortutako jariatze-ur guztia atxikitzea eta saneamendu-saretik erabat deskonektatzea lortu du. Azken urtean 1.750 metro kubiko inguru atxiki ditu, jariatze-urarekin lotutako kutsadurarekin batera

 

 

Hiriko jariatze-ura kudeatzeko abantailak.

 

 

Proiektua 2020ko otsailean amaitu zen, bi erakundeek sei hilabetez lan egin ondoren. Hala ere, COVID pandemiak epe batzuk atzeratu zituen. Esperientzia honen bidez, hiri-jariatzea kudeatzeko abantailak eta bideragarritasuna erakutsi nahi dira, karga kutsatzailea murriztuz, jariatze-ura substratuan iragaztea ahalbidetuz eta saneamendu-sistema babestuz. 2022ko lehen seihilekoan, eta neurri osagarri gisa, NILSAk diseinu-gida bat argitaratuko du, udalek eta toki-erakundeek beren kudeaketa-eremuetan sistema hauek ezartzeko aukera izan dezaten.