Eduki publikatzailea

LIFE-IP NAdapta-CCk HHSZOren eta lohien konpostaje-pilen higienizazioari buruzko poster bat aurkeztuko du Espainiako Konpostatze Sarearen VII. jardunaldietan

NILSA sozietate publikoaren bitartez, datorren urriaren 6an, osteguna, Salamancan ‘Konpostaren prozesuak eta kalitatea' izeneko saioan parte hartuko du.

05-10-2022


 

LIFE-IP NAdapta-CCk, proiektu europarraren bazkide den NILSA sozietate publikoaren bidez, urriaren 6an, osteguna, Salamancan urriaren 5etik 7ra bitartean egingo diren Espainiako Konpostatze Sarearen VII. jardunaldietan poster bat aurkeztuko du.

'HHSZOren eta lohien konpostaje-pilen higienizazioa: materialaren sakonerak kutsadura mikrobiologikoaren bilakaeran duen eragina’ izena du posterrak, eta posterren bigarren sesioan aurkeztuko da, ‘Konpostaren prozesuak eta kalitatea’ izenekoa.

Ildo horretan, NILSAk, Europako proiektuaren barruan, ekintzak garatzen ditu Nekazaritza eta abeltzaintza arloan, C4.1 ekintzan, Tuterako HUAn konpostatzeko eta eguzki-lehortzeko planta pilotuak abian jartzeko. Horren helburua araztegiko lohiak eta hiri-hondakin solidoen zati biodegradagarria tratatzea da, materia organikoa lortzeko.

Espainiako Konpostatze Sarea

Espainiako Konpostatze Sareak (REC), 2008. urteaz geroztik, bi urtez behin antolatzen ditu bere jardunaldiak, hondakin organikoen kudeaketari buruzko alderdi guztietan interesa duten eragileen topagune eta eztabaidagune gisa. Horrela, gai horretan Espainiak duen ikerketa-ahalmena errentagarri egiten eta emaitzak sektore guztietara transferitzen lagundu nahi da.

Salamancako Unibertsitateko Nekazaritza eta Ingurumen Zientzien Fakultateak antolatutako VII. Jardunaldiek konpostajearen eta garapen jasangarriaren helburuen arteko harremana dute ardatz.

LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren gaurkotasun osoa ezagutu nahi baduzu, hilereko albiste-buletinera harpidetu zaitezke formulario honen bitartez.