Eduki publikatzailea

LIFE-IP NAdapta-CCk Hezeguneen Egunarekin bat egin du, Nazio Batuen arabera lurreko ekosistemarik mehatxatuenak

Nafarroak babestutako 23 hezegune eta 15 zohikaztegi ditu, flora- eta fauna-aniztasun handia sostengatzen duten ekosistema mehatxatuak, biodibertsitateari laguntzen diotenak eta klima-aldaketaren aurkako borrokan giltza direnak.

02-02-2022


Nazio Batuek gaur, otsailak 2, Hezeguneen Nazioarteko Eguna #WorldWetLandsDay ospatzen dute, lurreko ekosistema mehatxatuenei buruzko kontzientzia kolektiboa areagotzeko asmoz. Naturgune horiek biodibertsitateari egiten dizkioten ekarpenak, klima-aldaketa arintzea eta horretara egokitzea funtsezkoak dira. LIFE-IP NAdapta-CCk, klima-aldaketara egokitzeko proiektu integratu gisa, babestu egiten du ekimena.

 

Nafarroak 23 hezegune babestu ditu bere lurraldearen barruan, gehienak Natura 2000 Sarean sartuak, hau da, biodibertsitatea kontserbatzeko eremuen sare europar ekologikoan, Habitat Zuzendaritzaren arabera ezarritako Kontserbazio Bereziko Eremuek (KBE) osatuta. Gainera, Foru Erkidegoan 15 zohikaztegi ere identifikatu dira, batez ere ipar-ekialdean. Gure lurraldean oso gutxi diren hezeguneak dira, animalia eta landare berezi ugari hartzen dituztenak. Milaka urteko ekosistemak dira, gaur egun mehatxupean daudenak, eta landare haragijale txikiak, goroldio bitxiak eta gure arbasoen aztarnak bizi dira bertan. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak horrelako espazio gehiago txertatu nahi ditu Nafarroako Hezeguneen Inbentarioan.

Izan ere, klima-aldaketaren testuinguruan, munduko karbono-emisioak murrizteko eta berotze globala mugatzeko helburuak lortzeko denbora gutxi geratzen den honetan, hezeguneek zeregin garrantzitsua izan dezakete; ura xurgatzeko, biltegiratzeko eta garraiatzeko lekua izateaz gain, klima-aldaketaren aurkako borrokan lagun dezakete, karbono-hustubide eta berotegi-efektuko gasen murriztaile gisa, eta eragile garrantzitsua izan daitezke egokitzapen-kudeaketan.

Biosferako ekosistema emankorrenak

 

Hezeguneak biosferako ekosistemarik emankorrenentzat jotzen dira, dibertsitate eta konplexutasun handiko komunitate botaniko eta faunistikoei eusten baitiete. Funtsezko funtzio ekologikoak dituzte, erregimen hidrikoen arautzaile gisa eta flora eta faunaren habitat bereizgarri gisa, bereziki uretako hegaztienak. Hegazti migratzaile edo negutarrentzako eskala garrantzitsua izateagatik bereizten dira.

Hauek dira Nafarroako hezegune garrantzitsuenetakoak:  Dos Reinosko Aintzira Zarrakaztelun, Juncaleko AintziraTafallan, Pulguerko Urmaela, Tutera eta Cascante artean, eta Escuderako Putzua Alesbesen, baita bi nabarmenenak, Ramsar Nazioarteko Garrantziazko Hezeguneak bezala katalogatuak: Pitillasko Ainztira eta Las Cañasko Aintzira Vianan.

Klima-aldaketara egokitzea eta hondamendi-arriskua murriztea

 

Hezegune kontinentalek (uholde-arriskua duten lautadak, ibaiak, lakuak eta zingirak) gehiegizko euria xurgatzen eta gordetzen dute, eta horrek uholdeak murrizten ditu. Gainera, naturgune horiek ura biltegiratu eta askatzen dute, eta horrek lehorteen agerpena atzeratzen du.

 

Klima-aldaketa arintzeari eta karbono-isuri garbiak zero lortzeari dagokionez, zohikaztegiek, mangladiek eta itsas belardiek zeregin garrantzitsua dute, karbono-hustubide eraginkorrak baitira karbonoa modu naturalean biltegiratzean. Gainera, zohikaztegiek gure planetaren % 3 hartzen dute, eta lurreko karbono guztiaren % 30 biltzen dute, gutxi gorabehera.

 

‘Hezeguneen aldeko ekintza pertsonentzat eta naturarentzat' kanpaina

 

‘Hezeguneen aldeko ekintza pertsonentzat eta naturarentzat' ekintzak, Nazio Batuen ekimen bat,  planteada desde Naciones Unidas, neurriak areagotzea eta hezeguneen kontserbazioan, kudeaketan eta leheneratzean inbertitzea du helburu, biodibertsitatearen eta klima-aldaketaren galera-krisiak geldiarazteko irtenbide eraginkor gisa.

 

Horrela, kanpaina honek azpimarratzen du hezeguneen ia % 90 degradatu egin dela XVIII. mendetik, eta basoak baino hiru aldiz azkarrago desagertzen ari direla. Are gehiago, hezeguneen desagertze-abiadura basoena baino hiru aldiz handiagoa da. 50 urtean (1970etik) munduko hezeguneen % 35 galdu da.

 

Mundu mailan hezeguneak galtzea eragiten duten giza jardueren artean, Nazio Batuen arabera, hauek daude: drainatzea eta betetzea nekazaritzarako eta eraikuntzarako erabiltzeko, kutsadura, gehiegizko arrantza eta baliabideen gehiegizko ustiapena, espezie inbaditzaileak eta, jakina, klima-aldaketa.