Eduki publikatzailea

LIFE-IP NAdapta-CCk eskualde atlantikoko gaztainondoari buruzko jardunaldi batean parte hartuko du

Nafarroako Baso Elkarteak (Foresna-Izurgaia) eta Nafarroako Gobernuak antolatutako hitzordua bihar, asteartea, urriaren 11n, izango da, Arantzan.

10-10-2022


 

LIFE-IP NAdapta-CCk 'Gaztainondoa eskualde atlantikoan' jardunaldian parte hartuko du bihar, urriak 11, 9:30etik aurrera Arantzako Aterpetxe Aretoan.

Jardunaldian, Nafarroako Gobernuko teknikari Mikel Díaz-Osések parte hartuko du, LIFE-IP NAdapta-CCren eskutik. Proiektu europar integratuaren esparruan egindako ‘Gaztainondoa berreskuratzeko esperientziak Nafarroan’ azalduko ditu.

Hitzordua Nafarroako Baso Elkarteak (Foresna-Zurgaia) eta Nafarroako Gobernuak antolatu dute, eta, gainera, LIFE-IP NAdapta-CC (proiektuko Basoen eremuaren bidez), Helvetia, Nafarroako Rural Kutxa eta Arantzako Udalaren laguntza izan du.

Gaztainondoa eta Nafarroarekiko lotura

Gaztainondoa Nafarroari aspalditik lotutako espeziea da, eta orain bertara begira jartzeko unea da, fruitu, egur eta lurraldeari lotutako elezaharren ekoizle gisa.

Gaur egun, eta urte askoan zehar, ikerketan inbertitu da espezie horrentzat kritikoak izan diren gaixotasunekiko erresistenteagoak izan diren barietateak sortzeko. Horregatik, gaztainondoa etorkizuneko zuhaitz gisa baloratzeko garaia da.

Egitaraua

9.30h. Jardunaldiaren irekiera.

Fermín Olabe (Nafarroako Gobernuko Basogintza eta Ehiza Zerbitzuko zuzendaria).

9.45h. Gaztainondoaren egungo egoera eta merkaturatzea.

Pablo Linares (Bierzoko gaztainondoaren mahaia).

10.15h. Gaztainondoaren etorkizuna.

Roberto Rubio (CESEFOR).

10.45h. Gaztainondo-zuraren aldakortasuna eta aplikazioak.

Susana Martínez (Siero LAM S.A.).

11.15h. Kafea.

11.30h. Nola landatu eta erantzun merkatuaren eskaerari.

Efrén Martínez (Viveros Agrocastanea).

12.00h. Gaztainondoa berreskuratzeko esperientziak Nafarroan.

Mikel Díaz-Osés (Nafarroako Gobernuko teknikaria).

12.40h. Izurriteak eta gaixotasunak.

Marta Ciordia (SERIDA) eta Ana González (SERIDA).

14.15h. Itxiera

14.30h. Bazkari librea (hizlariak izan ezik)

16.00h. Landa-bisita. Arantzako lurzatiak.

Joxe Miguel Alzuart (Nafarroako Gobernuko Basozaina); Mikel Díaz-Osés (Nafarroako Gobernuko teknikaria) eta Efrén Martínez (Viveros Agrocastanea).