Eduki publikatzailea

LIFE-IP NAdapta-CCk bere aurrerapenak aurkeztuko ditu baso-kudeaketa egokitzaileari dagokionez, SilvAdapt sareak NUPen antolatutako jardunaldi batean

Hitzorduan LIFE proiektu integratuaren aurkezpena egingo da, baita Nafarroako basoen erresilientziara bideratutako jardueren aurkezpena ere.

19-10-2022


LIFE-IP NAdapta-CCk ‘Basoak Klima Aldaketara Egokitzeari buruzko Nazioarteko Jardunaldia: Zientziaren eta Teknikaren arteko Topaketak’-en parte hartuko du, datorren ostegunean, urriaren 20an, Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP), Iruñean. Horrela, GAN-NIKeko eta LIFE-IP NAdapta-CCko koordinatzaile teknikoak Joël Dozzik proiektu integratuaren aurkezpena egingo du, eta Nafarroako Gobernuko Irantzu Primicia Álvarezek orain arte basoen eremuan egindako ekintzak, lortutako emaitza nagusiak eta 2025ean proiektua amaitu arte aurreikusitako beste ekintza batzuk azalduko ditu.

Ekitaldia SilvAdapt sareak antolatu du, klima-aldaketara egokitzeko basogintza-sare bat. Estatu osoko 14 erakundek osatzen dute, eta herrialdeko ikerketa-taldeek lortutako emaitzak bateratzea ahalbidetzen du, klima-aldaketarekin lotutako asaldurei eta arazoei buruzko erantzun argiak ematen saiatuz, eta, horrela, mendia kudeatzeko irizpide berriak sortzen lagunduz.

Jardunaldiaren helburua basoen kudeaketa egokitzailearen arloko ikerketen eta proiektuen esperientziak eta emaitzak aurkeztea da, baso-kudeaketa hobetuko duten ideia eta proposamen berriak aurkitzeko azterketa partekatua eta eztabaida sustatzeko.

 

Jardunaldiaren egitaraua

 

9:00-9:15 Irekiera

Fco. Javier Arregui, NUPeko Ikerketako Errektoreordea

 

Ramo Barrena, Ingeniaritza Agronomikoko eta Biozientzietako GETko zuzendaria, NUP

 

Antonio del Campo. SilvAdapt.net-eko koord., Universidad Politécnica de Valencia

 

9:15-9:55 Iberiar Sistemako artadien erresistentzia, erresilientzia eta leheneratzea, aldaketa globalaren egungo testuinguruan

Mariano Moreno, Universidad de Barcelona

 

9:55- 10:35 Baso-kudeaketa iraunkorraren eta helburu anitzekoaren kuantifikazioa eta optimizazioa Valentziako Erkidegoan: LIFE RESILIENT FORESTS

Javier Pérez Romero, Universidad Politécnica de Valencia

 

10:35-10:55 Kafea

 

10:55-11:35 LIFE ADAPT-ALEPPO. Adaptive management of Mediterranean Pinus halepensis forests in the face of climate change

Santi Martín, Agresta

 

11:35-12:15 Andaluziako baso-sistemak kudeatzen, aldaketa-testuinguru batean: hainbat tirabira jasaten dituen ondarea egokitzea.

Ramón Guzmán, Junta de Andalucía

 

12:15-12:55 LIFE-IP NAdapta-CC PROIEKTUA - Nafarroan klima-aldaketara egokitzeko estrategia integratua

Joël Dozzi, GAN-NIK

Irantzu Primicia Álvarez, Nafarroako Gobernua

 

12:55-13:35 Basoen kudeaketa pribatua KAren aurrean, zalantzazko testuingurua

Eduardo Montero, Nafarroako baso jabeen elkartea (FORESNA)

 

13:35-15:00 Bazkaria

 

15:00-15:40 Basogintza eta klima-aldaketa. Eskualdeko erronkak eta ekimenak

Juan Faustino Martínez Fernández, Patrimonio Natural y Cambio Climático, Gobierno de Murcia

 

15:40-16:20 Enhancing resilience of forests through adaptive forest management

Marcus Lindner, European Forest Institute (EFI)

 

16:20-17:00 Kafea

 

17:00-17:40 Managing for Uncertainty through Adaptive Silviculture for Climate Change

Linda Nagel, Utah State University

 

17:40-18:20 Sute ondorengo higadura arriskua arintzea Galizian

Cristina Fernández, Centro de Investigación Forestal de Lourizán

 

18:20-19:00 Funtzio anitzeko baso-kudeaketa Katalunian: ikuspegi berriak

Teresa Cervera, Generalitat de Cataluña

 

 

LIFE-IP NAdapta-CC proiektuari buruzko gaurkotasun osoa ezagutu nahi baduzu, hileroko albiste-buletinera harpidetu zaitezke formulario honen bitartez.