Eduki publikatzailea

Taller PACES en Sangüesa.

Life-IP NAdapta-CCk aurrera egin du Zangozan Klima eta Energia Iraunkorrerako Ekintza Planari (KEIEP) ekiteko

Zangozako Kultur Etxean tailer berri bat ospatu zen atzo, eskualdean klima-aldaketa arintzeko eta horretara egokitzeko tokiko planak lantzen aurrera egiteko.

17-12-2021


LIFE-IP NAdapta-CCk, Alkateen Itunaren eskutik, tailer bat antolatu zuen atzo Zangotzan Klima eta Energia Iraunkorrerako Ekintza Plana (KEIEP) lantzearen aldeko urratsak emateko asmoz.

 

Tailerrean, Ezprogui, Yesa, Liédena eta Zangozako udaletako zenbait ordezkarik parte hartu zuten, Cerdera-Garalurreko kideez gain. Horiek lehentasunezkotzat jo zituzten uraren kudeaketarekin zerikusia duten LIFE-IP NAdapta-CCko ekintza guztiak, hala nola uholdeen prebentzioa eta hainbeste behar duten natura-, baso- eta nekazaritza-ingurunearen kudeaketa. Biztanleriaren finkapena eta autokontsumoarekin eta energia-komunitateekin zerikusia duten ekintzak ere lehenetsi zituzten.

 

LIFE-IP NAdapta-CCri buruz

 

Europako LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren helburu nagusia Nafarroako Foru Komunitatean klima-aldaketaren aurreko erresilientzia areagotzea da, epe luzerako sektoreartekotasunaren eta iraunkortasunaren bidez, sareetan parte hartuz eta lan eginez, eta klima-aldaketaren aurka borrokatzeko HCCN-KLINA ibilbide-orrian jasotako ekintza guztiak abian jartzen lagunduz.