Eduki publikatzailea

LIFE-IP NAdapta-CC eta LIFE AgroMitiga proiektuek aldebiko bilera batean parte hartudute

LIFE-IP NAdapta-CC proiektutik egitasmoaren beraren helburuak lortzeko ekintza osagarrietan aktiboki parte hartzen da, baita Nafarroako Klima Aldaketaren Bide-Orriarenetan (HCCN-KLINa), klima-aldaketaren kontra.

04-03-2022


LIFE-IP NAdapta-CC eta LIFE AgroMitiga proiektuek berriki parte hartu dute aldebiko bilera batean. Topaketa hauek atal garrantzitsua dira proiektu europarretan, sinergiak bilatzeko eta komunikazioaren berezko ekintzak abiarazteko, hala nola zabalkundea, ezagutzaren transferentzia eta erreplika.

Bi proiektuen aurkezpen batekin hasi zen bilera, eta, ondoren, sinergien bilaketara pasatu zen. Bileraren gai nagusia C4.1 ekintzari dagokion lan-ildoan ardaztu arren, agrosistemek klima-aldaketarako duten moldagarritasuna optimizatzeari buruzkoa, LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren barruan lurzorua kudeatzeko estrategien bidez, egitasmoaren barruan beste ekintza eta jarduera batzuk nola inplementatuta dauden ere jorratu zen, baita lurzoruaren gaiarekin zuzenean lotutako komunikazio-jarduera batzuk ere.

Topaketa horren ondorioz, etorkizunean hainbat lankidetza egiteko aukerak mahai gainean jarri ziren, baita bi erakundeek garatutako teknika eta tresna batzuk ezagutzeko interesa.

Nafar proiektuaren aldetik, honako hauek hartu zuten parte: GAN-NIKeko Joël Dozzi-k, proiektuaren egungo koordinazio teknikoa; Nafarroako Gobernuko Miguel Ángel Gonzálezek, komunikazio-arduraduna eta koordinazio-taldeko teknikaria; eta Luis Orcarayk, INTIAko esperimentazioaren eta I+G proiektuaren kudeatzailea eta “Nekazaritza” ekintzaren teknikaria.

Andaluziako proiektuaren aldetik, Elizabeth Moreno Blancok eta Julio Román-Vazquezek parte hartu dute, biak Kontserbazio Nekazaritzako Europako Federazioko teknikariak (ECAF ingelesez).

LIFE-IP NAdapta-CC proiektua

Klima Aldaketaren Bide-Orriaren (HCCN-KLINa) bidez larrialdi klimatikoari aurre egiteko Nafarroak bere gain hartutako nazioarteko konpromisoek berekin dakarte, alde batetik, berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko neurriak garatzea, eta, bestetik, klima-aldaketak lurraldean duen eragina murrizteko egokitzapenak egitea.

Helburu horrekin, Foru Gobernuak LIFE-IP NAdapta-CC proiektua abiarazi zuen 2017an, ezaugarri horiek dituen Europar Batasunaren barruan integratutako lehen proiektu europarra, Nafarroako erresilientzia handitzeko helburuarekin.

Proiektuaren barruan 6 arlo tekniko lantzen dira: klima-aldaketaren monitorizazioa eta tokiko ingurunearen egokitzapena, eta uraren, basoaren, nekazaritza eta abeltzaintzaren, giza osasunaren, azpiegituren eta lurralde-plangintzaren egokitzapena.

Gainera, proiektuak zeharkako mailako ekintzak barne hartzen ditu, hala nola funts osagarrien mobilizazioa, prestakuntza, ingurumen-inpaktuen eta inpaktu sozioekonomikoen ebaluazioa, eta komunikazioa: hedapena, sareetako lana, transferentzia eta erreplika.

LIFE AgroMitiga proiektua

LIFE Agromitiga proiektu europarrak nekazaritza-sistema hipokarboniko baterako trantsizioan lagundu nahi du, baliozkotutako emaitzak emanez, EBk itun klimatiko globaletan hartutako konpromisoei aplikagarri zaizkienak. Horretarako, ekimen honek honako helburu espezifiko hauek planteatzen ditu:

  1. Lurzoruko karbono-edukiei buruzko ezagutza-egoera hobetzea.

  2. Laboreen fase agronomikorako karbono-aztarna kalkulatzeko metodologia bat diseinatzea eta ezartzea, karbono-aztarna egiaztatzeko eta kalkulatzeko nazioarteko araudietan txerta daitekeena.

  3. Lurzoruetan jardunbide hobeak direla-eta karbonoaren gorakada ebaluatu eta kuantifikatzea ahalbidetuko duen tresna teknologikoa garatzea, klima-aldaketarekin eta isurien merkataritzarekin lotutako politikak garatzeko eta horien jarraipena egiteko oinarri izango dena.

  4. Mediterraneoko Arroan Kontserbazio Nekazaritzak berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko duen gaitasuna frogatzea

  5. Klima-aldaketa arintzeko maneiu-sistemetarako trantsizioa erraztea, nekazaritza-sektoreko agenteak prestatuz eta sentsibilizatuz.

  6. Eskuratutako esperientzia eta lurzorua maneiatzeko filosofia Mediterraneoko antzeko eremuetara hedatzea eta transferitzea.