Eduki publikatzailea

Laneko osasuna eta segurtasuna, LIFE-IP NAdapta-CCn jasotako ekintzetako bat

Proiektuaren Osasun arloko ekintzetako bat, C5.2a hain zuzen ere, lan-baldintzak eta klima-aldaketak eta muturreko tenperaturek langileen osasunean dituzten ondorioak zaintzea da.

28-04-2022


Laneko Segurtasun eta Osasunaren Munduko Eguna apirilaren 28an ospatzen da, eta mundu osoan laneko istripuen eta gaixotasunen prebentzioa sustatzea du helburu. Oraingo honetan, 2022ko Laneko Segurtasun eta Osasunaren Munduko Egunaren ardatza elkarrizketa soziala sustatzea da, segurtasunaren eta osasunaren kultura lortzeko.

Ildo horretan, eta urteroko ospakizun hori dela eta, LIFE-IP NAdapta-CCk Osasun arloan jasotako ekintzak nabarmendu nahi ditu, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI) koordinatuta, klima-aldaketak giza osasunean dituen ondorioak ezagutu eta murriztera eta egokitzapen-neurri berriak definitzera bideratuta.

Hori da C.5.2 ekintzaren kasua, laneko osasunarekin eta segurtasunarekin zuzenean lotuta dagoena, eta proiektuaren esparruan garatzen ari dena. Ekintza honen helburua da tenperatura altuen eraginpean egon daitezkeen langileak identifikatzea eta jaso duten beroak eragindako osasun-arretei buruzko datuak biltzea, lan-eremuan beroak eragindako estres termikoaren arriskua minimizatzeko beharrezkoak diren prebentzio-neurriak aplikatu ahal izateko. Hori guztia, oro har, langileen lan-baldintzak hobetzera bideratuta dago.

LIFE-IP NAdapta-CC proiektuari buruzko gaurkotasun osoa ezagutu nahi baduzu, albisteen hileroko buletinera harpidetu zaitezke formulario honen bidez.