Eduki publikatzailea

Lan-osasunak jardunaldi bat antolatu du enpresak kontzientziatzeko klima-aldaketak langileen osasunean duen eraginaz

Enpresak bisitatzeko kanpainaren ondorioek, Life NAdapta proiektuaren barruan, estres termikoak eragindako arriskuak identifikatzearen eta prebenitzearen garrantzia nabarmentzen dute

02-06-2022


Klima-aldaketak pertsonen osasunean duen eragina eta lan-arloko prebentzio-neurriak kontuan hartzeko beharra izan dira Nafarroako Klima-aldaketa eta horrek lan-osasunean duen eragina jardunaldiaren ardatzak. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko (NOPLOI) Lan Osasuneko Zerbitzuak antolatu du jardunaldia, eta gaur goizean egin da, Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP).