Eduki publikatzailea

LIFE-IP NAdapta-CCk Nafarroan Klima Aldaketaren aurreko erresilientzia handitzeko lan egiten du

Klimaren Nazioarteko Egunaren ospakizunak klimaren garrantziaz eta influentziaz eta klima-aldaketaren eraginaz kontzientzia sortzea eta herritarrak sentsibilizatzea du helburu.

26-03-2022


Klimaren Munduko Egunarekin bat eginez, LIFE-IP NAdapta-CCk proiektu hau abian jartzeko kontuan hartu ziren helburu nagusiak gogorarazten ditu: Nafarroan Klima Aldaketaren aurreko erresilientzia areagotzea sektoreartekotasunaren, epe luzerako iraunkortasunaren, parte-hartzearen eta sareetako lanaren bidez, HCCN-KLINa Klima-Aldaketaren aurreko ibilbide-orrian  jasotako ekintza guztiak abian jartzen lagunduz.

Zentzu horretan, LIFE-IP NAdapta-CCk hainbat politika sektorial integratzen ditu, Klima Aldaketaren aurkako borroka programazioan eta garapenean txertatzeko helburuarekin. Beraz, eskualde-estrategia bat da, sektoreetan modu koordinatuan aurrera egitea ahalbidetzen duena.

Urtero, martxoaren 26an, Klimaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, Nazio Batuek 1992an egindako Klima Aldaketari buruzko Esparru Hitzarmenean deklaratua, klimaren garrantziaz eta eraginaz eta klima-aldaketak pertsonengan duen eraginaz kontzientzia sortzeko eta mundu osoan pertsonak sentsibilizatzeko.