Eduki publikatzailea

LIFE-IP NAdapta-CCko zenbait kidek Klima Aldaketaren Pirinioetako Estrategia bultzatzeko ekintzak prestatzen parte hartu dute

Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak (OPCC) sustatu du ekimena

16-03-2022


Pirinio osoko klima-aldaketako 60 aditu baino gehiago bildu dira duela gutxi Klima Aldaketaren Pirinioetako Estrategia (EPiCC) garatzeko palanka gisa balio duten ekintzak lantzeko. Pirinioetako Lan Elkarteko (PLE) Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak (OPCC) sustatutako plan bat, non Nafarroak parte hartzen duen.

Ildo horretan, proiektuko kideek klima-aldaketara egokitzeko izan duten esperientziak balio izan du Nafarroak 2021ean Pirinioetako estrategia hori lantzeko ezagutza eman zezan.

Aipatzekoa da nazioarteko komunitate zientifikoak azpimarratu duela mendi-eremuek klima-aldaketaren inpaktuekiko duten kalteberatasun eta sentikortasun berezia. Izan ere, azken 60 urteetan Pirinioetan izandako tenperatura-igoera 1,2ºC-koa izan da, eta horregatik beharrezkotzat jo da mugaz gaindiko Klima Aldaketaren Pirinioetako Estrategia berrestea.

PLEko eta, beraz, OPCCko kideak Andorrako Printzerria eta Nouvelle-Aquitaine, Aragoi, Katalunia, Euskadi, Nafarroa eta Okzitanieko gobernuak dira.