Eduki publikatzailea

Klima aldaketaren aurkako neurriak proposatu dituzte Sakanako hamabost udalerrik tailer batean

LIFE-IP NAdapta-CCk, Alkateen Itunaren eskutik, tokiko Klima eta Energia Iraunkorrerako Ekintza Planen lanketa bultzatzen jarraitzen du.

12-01-2022


 

LIFE-IP NAdapta-CCk, Alkateen Itunaren eskutik, Klimarako eta Energia Iraunkorrerako Ekintza Planak (KEIEP) egiteko bultzadarekin jarraituko du 2022an. Urteko lehen tailerra Sakanan ospatu zen, eta 15 udalerrik arintze-neurriak, klima-aldaketara egokitzeko neurriak eta pobrezia energetikoa landu zituzten, tokiko eraginak murrizteko.

Klima-aldaketara egokitzeko neurri gisa, nekazaritza eta abeltzaintza jasangarriaren arloko jarduerak proposatu dira; basozaintza suteen aurreko prebentzio-neurri gisa bultzatzea, baso-kudeaketa iraunkorra edo ura bereizteko sareak sortzea eta mantentzea azpimarratu dute.

Udaletako ordezkariek, halaber, lehentasuna eman zioten beren zonaldean arintzearen aldeko neurri zehatzei, hala nola garraio publikoaren sarea hobetzeari eta, Sakanako orografia kontuan hartuta, mugikortasun alternatiboko sareak sustatzeari, eta interesa adierazi zuten komunitate energetikoen garapenarekiko.

Tailerrean, azken lau hilabetetan Nafarroan herritarrekin egin diren eztabaida edo inkesten bidez bildutako neurriak eztabaidatu ziren.

Altsasu, Arakil, Arbizu, Arruazu, Bakaiku, Ergoiena, Etxarri Aranatz, Irañeta, Irurtzun, Iturmendi, Lakuntza, Olazti-Olatzagutia, Uharte Arakil, Urdiain eta Ziordia udaletako ordezkariek parte hartu zuten.