Eduki publikatzailea

LIFE-IP NAdapta-CC-k XV. Birgaitze eta Berroneratze Jardunaldietan parte hartu du

Urriaren 26tik 28ra bitartean izan ziren, Corella, Fitero eta Tuteran.

17-11-2022


 

LIFE-IP NAdapta-CC-k urriaren 26tik 28ra Corella, Fitero eta Tutera artean egindako XV. Birgaitze eta Berroneratze Jardunaldietan parte hartu du. Zehazki, proiektuaren bazkide den NASUVINSA enpresa publikoaren bitartez, ‘Trantsizio energetikoa eta tokiko komunitateak’ izeneko hitzaldi-solasaldian parte hartu zuen, hilaren 28an, Erriberako hiriburuan.

 

Bertan, Yael Lorea NASUVINSAko teknikariak Energia Komunitateak azaldu zituen Trantsizio Energetikorako ibilgailu gisa, eta LIFE-IP NAdapta-CC Proiektuaren C6.7 ekintzaren barruan egindako lana azaldu zuen. Lan horren ondorioz, Garraldargi energia-komunitatea eratu da Garraldan. Gainera, proiektuaren entregatzekoak ere aurkeztu ziren, hala nola Nafarroan energia-erkidegoak eratzeko lege-gida eta estatutuen ereduaren eranskina.

 

Jardunaldi horiek NASUVINSAk, Orve Riberak eta Tutera, Corella eta Fiteroko udalek antolatu dituzte, eta gure bizitzeko moduei buruz eztabaidatu nahi dute, baita gure jarduerei nola ekin behar geniekeen ere, “ahalik eta bidezkoenak eta zoriontsuenak izanik irauteko helburu komuna lortzeko”.

 

LIFE-IP NAdapta-CC proiektuari buruzko gaurkotasun guztia ezagutu nahi baduzu, hileroko albiste-buletinera harpidetu zaitezke formulario hau betez.