
Iraunkortasuneko NILSA Katedrak biohondakinen eta arazketa-lohien kudeaketari buruzko lehen jardunaldiak antolatu ditu
Azaroaren 24an eta 25ean izango dira, Iruñean, Hondakinak Murrizteko Europako Astearekin batera.
21-11-2022
Tokiko Iraunkortasuneko NILSA Katedrak ‘Tokiko Iraunkortasunari buruzko I. Katedra Jardunaldiak. Udal Eremuko Hondakin organikoen Ekonomia Zirkularra: Lohiak eta Biohondakinak’ antolatu ditu. Lege arloko berrikuntzak eta horien eraginak aztertuko dituzte, bai eta hainbat eremutan egiten den kudeaketa ere, hala nola Nafarroan eta Katalunian. Hitzordua azaroaren 24an eta 25ean izango da, NUPeko Campuseko Sario Eraikinean, Iruñean.
Katedra NILSAren, Nafarroako Gobernuaren enpresa publikoaren, eta NUPen baterako ekimena da, ikerketa eta zabalkunde zientifikoak helburu dituena. 2022. urte honetan, Katedraren ibilbidearen lehen urtean, materia organikoaren tratamendua aztertu da. Ildo hori gaur egun LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren barruan dago, eta Andrea López NILSAko ikertzaileak gidatzen du.
Gogoratu behar da LIFE-IP NAdapta-CC klima-aldaketaren inpaktuetara egokitzeko Nafarroak abian jarri zuen lehen proiektu integratua dela, Europar Batasunaren LIFE programak finantzatua, eta 15,6 milioi euro baino gehiagoko zuzkidura duela. Horren barruan, NILSAk 3,3 milioi euroko aurrekontua du uraren arloko hainbat jardueratarako.
Jardunaldiak doakoak dira eta edozein ikuslerentzat irekiak dira edukiera bete arte. Bertaratzeko izena eman behar da azaroaren 15a baino lehen.
Jardunaldien edukiera
Klima-krisiak azkartu egin du Europar Batasunetik ekonomia zirkularrerako trantsizioa. Nafarroaren kasuan, arazketaren ondoriozko lohien kudeaketa eta etxeko biohondakinak bezalako eremuak kaltetuta daude, eta horiei lorategi eta parkeetako landare-hondarrak gehitu beharko litzaizkieke.
Hondakinak Murrizteko Europako Astea ospatzearekin batera, NILSA Katedraren jardunaldiek legegintza-berrikuntzak eta Nafarroarentzat dituzten inplikazioak aztertuko dituzte bi egunez. Era berean, gure lurraldeko eta beste eskualde batzuetako lohien eta biohondakinen kudeaketaren berri emango dute. Azkenik, egoera aldakor horri nola aurre egiten ari zaion hausnartuko da.
Lehenengo egunean lohien kudeaketari bakarrik helduko zaio, eta 25ean, berriz, udal biohondakinei.
Egitaraua
Azaroak 24. LOHIAK
Moderatzailea: Javier López
9:00. Irekiera: Bernardo Ciriza, Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako kontseilaria
9:30. Lohiak: oraina eta etorkizuna (Jairo Gómez, NILSA)
10:00. Legegintza-egoera (Ángel Ruiz de Apodaca, UN)
10:30. Atsedenaldia
Esperientziak Nafarroan:
11:00. NILSA (Gregorio Berrozpe)
11:30. Iruñerriko Mankomunitatea (Mikel Manzanos eta Sandra Blázquez)
12:00. NUP (Iñigo Virto)
12:30. Esperientziak Katalunian
(Marc Moliner, Kataluniako Uraren Agentzia)
13:00. Solasaldia
13:45. Bazkaria (El Sario Eraikina)
15:00. CaMPuSTaje I. tailerra (Natxo Irigoien, NUP)
15:30. Iruñerriko Mankomunitateko Arazurira bisita
(Eguzki-lehorketako instalazioa eta landa-saiakuntzak)
Azaroak 25, BIOHONDAKINAK
Moderatzailea: Fernando Mendoza
9:00. Irekiera: Fernando Mendoza, NILSA
9:30. Biohondakinen oraina eta etorkizuna
(Fernando Mendoza, Nafarroako Hondakinak)
10:00. Legegintza-berritasunak eta egoera legala eta teknikoa
(Raúl Salanueva, Nafarroako Gobernua)
10:30. Atsedenaldia
Esperientziak Nafarroan:
11:00h. Iruñerriko Mankomunitatea (Beatriz Yaben)
11:30. Nafarroako Hondakinak (Óscar Rubio)
12:00. NUP (Natxo Irigoien)
12:30. Beste lurraldetako esperientziak (Ramón Plana, aholkularia)
13:00. Solasaldia
13:30. Itxiera: Ramón Gonzalo, NUPen Errektorea
13:45. Bazkaria (El Sario Eraikina)
15:00. CaMPuSTaje tailerra