Eduki publikatzailea

LIFE-IP NAdapta-CCren HHSZOren eta lohien konpostaje-pilen higienizazioari buruzko poster bat, Espainiako Konpostatze Sarearen VII. jardunaldietan

NILSA sozietate publikoaren bidez, eta Zaragozako Unibertsitatearekin lankidetzan, konposta egiten da araztegiko lohi digeritua eta etxe-hondakinak (EH) oinarri hartuta.

31-10-2022


LIFE-IP NAdapta-CCk, proiektu europarraren bazkide den NILSA sozietate publikoaren bidez, pasa den urriaren 6an Salamancan urriaren 5etik 7ra bitartean egin ziren Espainiako Konpostatze Sarearen VII. jardunaldietan poster bat aurkeztu zuen.

 

Posterrak, 'HHSZOren eta lohien konpostaje-pilen higienizazioa: materialaren sakonerak kutsadura mikrobiologikoaren bilakaeran duen eragina’ izena duenak, NILSAk, Zaragozako Unibertsitatearekin lankidetzan, araztegiko lohi digeritua eta etxe-hondakinak (EH) oinarri hartuta konposta nola egiten duen erakusten du, pila iraulietan esperimentazio pilotua eginez. Konpostatutako materialak medeagarri organiko gisa erabiltzen dira nekazaritza-eremuetan, beren propietate agronomikoak hobetzeko. Posterra posterren bigarren saioan aurkeztu zen, ‘Konpostaren prozesuak eta kalitatea’ izenekoa.

 

Ildo horretan, NILSAk, Europako proiektuaren Nekazaritza eta abeltzaintza arloaren C4.1 ekintzan, Tuterako HUAn konpostatzeko eta eguzki-lehortzeko planta pilotuak abiarazi ditu. Horren helburua araztegiko lohiak eta hiri-hondakin solidoen zati biodegradagarria tratatzea da, materia organikoa lortzeko.

Adierazle teknikoak

 

Osasunarentzat interesgarria da kutsadura mikrobiologikoaren adierazleen bilakaera aztertzea, prozesua eta azken produktuaren kalitatea kontrolatzeko, bai eta parametro fisiko-kimiko batzuen eta materialaren higienizazioaren arteko erlazio posibleak ezartzeko ere. Horretarako, koliforme totalen, E.coliren eta Enterococcusen kontzentrazioaren jarraipena egiten da.

 

Materialak gutxi gorabehera 6m3-ko piletan daude, 1:6 lohi:egituratzaile eta 1:0,5 EH:egituratzaile erlazioarekin. Lohi-pilaren KMAen hasierako kontzentrazioa 104-106UFC/g eta 107-108UFC/g artekoa da EHrenean, eta materialaren sakontasunaren araberako bilakaera du. Horrek agerian uzten du garrantzitsua dela tenperatura-gradienteak ezagutzea hainbat eremutan, batez ere higienizazio-tenperaturak lortzen diren prozesuko etapetan, ondorengo etapetan KMAen kontzentrazioan dauden aldeak minimizatzeko (mesofiloa). Pilaren eremu hotzak identifikatzeko eta higienizazio homogeneoa bermatuko duten estrategiak izateko beharra nabarmentzen da, horrela, lotutako osasun- eta ingurumen-arriskua desagerrarazteko.

 

LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren gaurkotasun osoa ezagutu nahi baduzu, hileroko albiste-buletinera harpidetu zaitezke formulario honen bitartez.